Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak energia bulego bat jarri du martxan udazken honetan eskualdeko bizilagunentzat — Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz —. Faktura energetikoak ulertzen laguntzeko eta etxeko kontsumoa eraginkorragoa izan dadin sustatzeko, aurrez aurreko arreta pertsonalizatua eta doakoa eskaintzen da.
Asteazkenero, udalerri ezberdin batean kokatzen da, faktura, tarifa eta dirulaguntzei buruzko doako aholkularitza emateko. Aitor Ossa bulegoko koordinatzaileak eta Goienerreko kideak azaldu duenez, ekimenak «jendeak fakturetan aurrezteko aholkuak ematea du helburu. Gehienak behar baino gehiago ordaintzen ari direla eta aurrezteko marjina dutela konturatzen dira», adierazi du Ossak.

Jatorrizko erreportajea gaztelaniaz: El Correo























































