Urtero bezala, abenduan aldaketa fiskal eta arautzaile berriak onartu dira sektore elektrikoan 2026rako.
Zein aldaketa onartu dira?
Honakoak dira 2026an indarrean sartuko diren eta zure argindar fakturari zuzenean eragingo dioten erregulazio-aldaketak:
— Argindarra garraiatzeko eta banatzeko sareetara sartzeko ordainsariak [1]: Batez beste, %0,5 igo dira.
— Sistema elektrikoaren karguak [2]: %10,27 igo dira aurreko prezioekiko aldean.
— Sistemako Operadorearen Ordainsaria [3]: %20,64 igo dira kontsumitutako energiaren egungo prezioarekiko.
— Merkatuko Operadorearen Ordainsaria kontsumitzaileen aldetik [2]: %0,63 jeitsi da aurreko prezioekiko aldean.
— Kontsumitzaileek bonu soziala finantzatzea [2]: Hornidura-puntu bakoitzeko egungo kostuaren bikoitza baino pixka bat gehiago handitzen da.
Amaitzeko, beste aldaketa hauek onartu dira, epe labur edo ertainean argindarraren merkatuko prezioari eta/edo fakturari zeharka eragin diezaioketenak:
— Kontsumitzaileentzako bonu soziala [4]: Bonu sozialaren deskontuak eta hornidura-bermea 2026ko abenduaren 31 arte luzatuko dira.
— Ekoizleek bonu soziala finantzatzea [2]: Aurreko balioarekiko %48,41 igo da (ekoizleek beren energiaren merkatuko salmenta-prezioan sartuko dute kostu hori).
— Merkatuko Operadorearen Ordainsaria ekoizleen aldetik [2]: %7,83 igo dira aurreko prezioekiko aldean.
Nola eragingo dizu?
Jarraian zehaztu dizugu aldaketa erregulatzaile horiek zer eragin izango duten kontsumitzaile baten fakturan:
• 12,85 € gehiago urteko, 3,7kW-eko potentzia kontratatua eta 1.700 kWh-ko urteko kontsumoa dituen etxebizitza batentzat.
• 56,20 € gehiago urteko, 10 kW-eko potentzia kontratatua eta urteko 8.000 kWh-ko kontsumoa dituen negozio edo establezimendu txiki batentzat.
• 135,5 € gehiago urteko, 15kW eta 22kW bitarteko potentzia kontratatua eta 16.000 kWh-ko urteko kontsumoa dituen enpresa txiki-ertain batentzat.
Ohiko moduan, gure webgunean dituzu Goiener tarifen prezioak xehetasunez argitaratuta.
[1] Ebazpena, 2025eko abenduaren 18koa, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalarena, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzekoak diren argindarraren garraio- eta banaketa-sareetarako sarbide-ordainsarien balioak ezartzen dituena.
[2] TED/1524/2025 Agindua, abenduaren 23koa, sistema elektrikoko karguen prezioak ezarri eta 2026ko ekitaldirako sistema elektrikoaren kostu arautuak ezartzen dituena eta 2026ko Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 52.4.j) eta 52.4.k) artikuluetan aipatzen diren kontsumitzaileen bonu sozialari eta argindar-horniduraren kostuari dagokienez finantzatu beharreko kopuruen banaketa onartzen duena.
[3] Ebazpena, 2025eko abenduaren 23koa, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalarena, 2026rako sistema elektrikoaren operadorearen ordainsariaren zenbatekoa eta hura finantzatzeko eragileei jasanarazi beharreko prezioak ezartzen dituena.
[4] 16/2025 Errege Lege Dekretua, abenduaren 23koa, zergen eta Gizarte Segurantzaren arloetan premiazko neurriak hartu eta sektore zaurgarrienak kaltetzen dituen egoerei aurre egiteko zenbait neurri luzatzen dituena.























































