Badator Korrika, euskararen alde egiten den ekimenik handienaren 24. edizioa, eta, aurten ere, Goiener Taldea Korrikako petoaren babesle ofiziala izango da. Modu honetara, gure ekarpena egingo diogu euskararen aldeko lasterketa kuttun eta erraldoiari.

Martxoaren 19tik 29ra, ehunka mila lagunek Euskal Herria zeharkatuko dute Euskara gara lemapean, eta 11 egunez, Goienerrek ohorezko lekua izango du atzo aurkeztu zen korrikalarien petoan.
Berriztagarriak eta euskara
Goiener Taldeak berriztagarriak sortu eta kontsumitzea sustatzeaz gain, energiaren alorra euskalduntzeko lanean dihardu, eta gure 10 urte pasatxoko ibilian, etengabe saiatu gara euskararen alde gure alea jartzen, ahal beste eremutan.
Asmo horretan beti alboan izan zaitugu, bazkide, eta harro gaude zutaz. Eskerrik asko Korrika babesten laguntzeagatik!
Eskuratu petoa Goienerren bulegoetan
Aurreko edizioan bezala petoa telematikoki eskatu eta gure bulegoetan jaso ahalko duzu. Horretarako inprimaki hau bete beharko duzu.
Animatu, jantzi petoa eta errepidean ikusiko dugu elkar, Goienerren kilometroetan!



























































