Bidezko energia-trantsizioaren eta iraunkortasunaren bidean, ezinbestekoa da gure kontsumo-ohiturak aldatzea, eta azken urteotan, herritar askok egin du bere konbustiozko ibilgailu zaharra erretiratzeko apustua, %100 elektrikoa den beste batengatik ordezkatuz. Hori bada zure kasua, erne, 1.000 eurora arteko laguntza eskuratu baitzenezake, Goienerren laguntzarekin.
Azken hiru urteetan (2023, 2024 edota 2025ean) zure konbustioko ibilgailua %100 elektrikoa den beste batengatik ordeztu baduzu, jakizu Energia Aurrezpen Ziurtagiriak dagozkizula, hau da, energia efizientzian hobekuntzak egiteagatik ematen diren pizgarri ekonomikoak. Praktikan, hobaria 1.000 eurora artekoa izan daiteke Goiener kooperatibako bazkide bazara eta gurekin kontraturen bat baduzu; aldiz, kooperatiban kontraturik ez baduzu, 650€ ingurukoa.
Kanpaina honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, bisita ezazu prestatu dugun orri hau.
Nola eskuratu dezaket pizgarri ekonomikoa?
Ez duzu kezkatu beharrik, Goiener arduratzen da zure EAZ kudeatzeaz eta egin beharreko guztiaz: guk aztertzen dugu baldintzak betetzen dituzuen edo ez, zure ibilgailuari dagokion energia-aurrezpenaren estimazioa egiten dugu eta uneoro lehen eskuko informazioa eta laguntza emango dizkizugu.
Pizgarri ekonomikoa jasotzea dagokizun jakin nahi baduzu, bete ezazu galdetegi hau eta konpromisorik gabe jakinaraziko dizugu hobaririk badagokizun edo ez.
Zalantzak badituzu, idatzi iezaguzu goiener@goiener.com helbidera.




























































