Kaixo goienerkide,
Urtez urte kooperatiba hazten ari da, eta erronkak biderkatzen doazenez, uneotan martxan daukagu 5 lanpostu osatzeko deialdia eta hautaketa prozesua. Datorren asteartean (hilak 24) amaituko da hautagaitzak bidaltzeko epea. Interesatuta zaude? Bidali iezaguzu zurea edo lagundu zure inguruan deialdia zabaltzen.

Horretaz gain, jakizu aurtengo Batzar Orokorrek badutela eguna. Gorde itzazu datak agendan, zu ere kooperatibako kide zarenez gero, ezinbestekoak baititugu zure hitza eta erabakiak!
— Apirilaren 18an, Nafarkoop. S.Coop.en Batzar Orokorra.
Gorde eguna:
iCalendar – Google Calendar – Outlook 365 – Outlook Live
— Ekainaren 13an, Goiener S.Coop.en Batzar Orokorra.
Gorde eguna:
iCalendar – Google Calendar – Outlook 365 – Outlook Live
Goiener Taldean garrantzia handia ematen diogu bazkide zein langileak maiz elkartu, kooperatibako erabakietan parte-hartzea sustatu eta etengabeko formazioari. Orain hurrena, Azpeitian elkartu ginen, langileentzako formakuntza saioan. Bideoa ikusi nahi?
Bestalde, gogoan izango duzu duela hilabete batzuk Batzar Informatiboak egin genituela Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan, kooperatiban zertan dihardugun gardentasunez azaltzeko. Datorren asteazkenean (otsailak 25) Arrasateren txanda izango da. Zure zain izango gaituzu!
Era berean, gogorarazi nahi dizugu, 2023tik hona ibilgailu %100 elektriko bat erosi baduzu, 1.000 eurora arteko pizgarri ekonomiko bat jaso zenezakeela, Energia Aurrezteko Ziurtagirien (EAZ) bidez.
Informazio gehiago jasotzeko, bisita ezazu prestatu dugun orri hau; aldiz, pizgarririk ba ote dagokizun jakiteko, bete ezazu ondoko galdetegia.
Amaitu aurretik, urteurren berezi bat ospatu nahi dugu zurekin, urte betea baita, “Goazen, lagunok” egitasmoarekin bat eginez, X sare sozialean argitaratzeri utzi geniola. Geroztik, errespetua eta balio hobeak lehenesten dituzten espazio digitaletan gabiltza; Mastodonen edo Peertuben, esaterako. Nahi izanez gero, jarraitu gaitzazu!
Gure aldetik besterik ez. Datorren hilabetera arte.
Zaindu.

























































