Lee este mensaje en castellano.
Egun on,
Zuengana zuzentzen gara informazio interesgarri baten berri emateko: Goienerrek ahalmena du, energia-merkaturatzaile gisa, eraginkortasun energetikoa helburu duten ekintzen ondorioz sortutako aurrezkiak erosteko. Energia Aurrezpen Ziurtagiriak sortzen dira argiteria publikoan hobekuntzak egiteagatik, galdara fosilen ordez bero-ponpak jartzeagatik, fatxadak birgaitzeagatik edo konbustioko ibilgailuak elektrikoengatik ordezteagatik. EAZ hauei esker, energia eraginkortasunean hobekuntzak egin dituenari pizgarri ekonomikoak jasotzea dagokio.
2023ko urtarrilaren 26tik aurrera gisa honetako lanen bat egin baduzue, dirulaguntza hau jaso dezakezue. Beste dirulaguntza batzuekin bateragarria da, hala nola Next Generation funtsekin. Dena den, kontuan izan ez direla bateragarriak FNEEtik eta DUS5000etik eratorritako programekin.
Amaitzeko, datu garrantzitsu bat azpimarratu nahi dugu: EAZek 3 urtera arteko balioa dute, eta, beraz, 2026a izango da azken urtea 2023an burututako ekintzak egiaztatzeko.
Guk aztertzeko moduko kasuren bat baduzue, idatzi iezaguzue bibizi@goiener.com helbidera, eta konpromisorik gabe lagunduko dizuegu.
Jaso agur bat.























































