Hamar urte baino gehiago dira bi energia-kooperatiba herritarrak sortu zirela; geroztik lankidetzan ari dira, energia-eredua eraldatzeko helburuz.
Elkarlanean egindako ibilbide luzeari jarraipena emanez, Goienerrek eta I-ENERek bi ekintza zehaztu dituzte 2026rako, Europako programa banaren baitan.
Alde batetik, Europako Batzordeko Eskualde eta Hiri Politikako Zuzendaritza Nagusiak (DG REGIO) sustatutako Cross-Border Energy Communities ekimena. Programa honek laguntza finantzarioa eta teknikoa eskaintzen die mugaren alde bietako eskualdeetako tokiko eragileei, energia-komunitateak garatzen hasi eta indartzeko, ekintza pilotuen bidez.
Helburua da gaur egun kooperatiba bakoitzak bere aldetik egiten dituen ekimenak aztertzea, jakiteko zer hobetu daitekeen batera jardunez gero (adibidez, aldebiko kontratuak eta elkarrekin abiarazitako sorkuntza-proiektuak).
Bestetik, trantsizio energetikoa bultzatu nahi da, NAENek (Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko Lankidetza Proiektuak) sustatutako EKIMUGI ekimenaren bidez, mugikortasun elektrikoa (ibilgailu elektrikoak) eta mugaz bi aldetako tokiko energia komunitateetan berriztagarrien ekoizpena konektatuz.
Bi ekimen horiei esker, Goienerrek eta I-ENERek harremanak sendotu eta aukera berriak aztertuko dituzte, mugaren bi aldeetan energia-sektorearen baitan lankidetzan aritzeko.





























































