Goienerren balioekin bat, dagoeneko etxean energia %100 berriztagarria kontsumitzeko baduzu, zergatik ez egin gauza bera zure bizilagunen komunitatean?
Zentzuzkoa eta erraza da. Izan ere, Goienerren dagoeneko 300 etxebizitza-komunitate baino gehiago gaude. Horietako asko, aurrez bazkide izan eta etxean Goienerrekin kontsumitzen zutenen bidez iritsi dira gurera, beste kontsumo-modu bat sustatuz. Gainera, egindako ikerketen datuek erakutsi digute etxebizitza komunitateetako hornidurek aurrezteko tarte handia daukatela.
Hori dela eta pentsatu dugu, gure bazkideren artean, asko izango direla informazio hau interesatzen zaienak. Zuri ere agian burutik pasatu zaizu, baina ez dakizu nola egin.
Gainera, ez da beharrezkoa komunitatea bera Goienerren bazkidetzea; bazkidearen izenean kooperatibara ekar ditzakezun kontratuen barruan sar dezakezu. Tira, errazago… ezin!
Komunitateko kide bazara, eskubide osoa daukazu eraikinaren administratzaileari fakturak eskatzeko.
Fakturak jasotzerakoan egin behar duzun gauza bakarra izango da “bidali faktura” botoia sakatzea, zure harremanetarako datuak uztea eta faktura eranstea (argazkiak ateraz edo artxibo bat igoz). Jaso bezain pronto aztertu eta aukerarik onena eskainiko dizugu.
Amaitzeko, hemen duzu bideo bat, Goiener zer den hobeto azaltzen lagunduko dizuna:
Zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan: entitateak@goiener.com



























































