Nola zaharberritu dezakegu bizilagunen eraikina? Ba al dago horretara bideratutako dirulaguntzarik? Nork lagundu gaitzake? Herritar eta komunitate askok egiten dituzten galderak dira.
Erantzuna eman nahian, bideo-sorta honetan, bizilagunen artean eraikina birgaitzeko erabakia hartu duten herritarren arrakasta kasuak bildu ditugu. Kanpaina berezi hau, Renpower proiektu europarraren bidez jarri da abian, eta Goiener kooperatibaren eta Eskoriatzako Esnargi energia komunitatearen elkarlanari esker osatu da.
Renpowerrek birgaitze-zerbitzu integralak aurrera eraman ahal izateko bidelaguntza eskaintzen du, etxebizitzen jabeek eraikinen energia-errendimendua eta erosotasuna hobetu dezaten. Proiektu europarraren baitan, Goienerrek BiBiZi zerbitzua garatu du, eraikinen birgaitze energetikorako aholkularitza zerbitzua.
Herritarren kasuak
Kanpaina berezi honetan Eskoriatzako Esnargi energia komunitateko kideen esperientziak eta iritziak jaso ditugu. Miren Zubiaren kasuan, bizilagunen komunitatean hala adostuta, eraikina birgaitu dute. Prozesuaren berri eman digu ondoko bideoan.
Andoni Moto ere Eskoriatzako Esnargi energia komunitateko kidea da. Andonik eta bere bizilagunen komunitateko kideek, eraikina birgaitu berri dute. Kasu honetan ere, Europako dirulaguntzak baliatu dituzte etxebizitzak zaharberritzeko.
Azken kasua Miguel Ángelena da, Eskoriatzako Esnargi energia komunitateko kidea da bera ere. Miguel Angelek eta bere bizilagunen komunitateko kideek, eraikinean instalazio fotoboltaikoa egin dute; esku-hartze horrekin emisiorik gabeko eraikina izatera iristeko bidea hasi zuten eta Renpower proiektuaren bitartez, eraikina birgaitzen jarraitzeko beste aukera batzuk aztertzen ari dira.
Nola birgaitu dezakegu gure eraikina?
Zuek ere antzeko pausoa eman eta etxebizitza energetikoki birgaitu nahi duzue? Goienerrek BiBiZi aholkularitza zerbitzuaren bitartez, auzotarren komunitateei laguntza ematen die prozesu oso-osoan zehar, bidean sortzen diren zailtasun burokratiko, ekonomiko eta teknikoak gainditzen lagunduz. 2024. urteaaz geroztik, hiru Europar proiekturi esker (Renpower, Renocoop eta Renovisor), zerbitzua diseinatu eta testeatzen gabiltza.
Gure zerbitzuan interesatua bazaude, gurekin harremanetan jar zaitezke helbide honen bidez: bibizi@goiener.com


























































