Azokak
Pasatako Ekitaldiak
Azoka. Zerain
Zeraingo 30. Azoka Ekologikoa. Ekoizle ekologiko eta artisauen postuak, bigarren eskuko salmentak sustatzeko ekimenak, eta askoz gehiago izango dira plazan. Eta goizean zehar hainbat erakustaldi eta ekintza egingo dira: sukaldaritza erakustaldia, haurrentzako gaileta-tailerra, Almitza elkartearen eskutik sega erakusketa… Goienerrek ere bere informazio-postua izango du azokan. Lekua: Zeraingo Herrigunean.
Bioterra azoka. Irun
Produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren 20. azoka (ekainak 2, 3 eta 4). Bioterra 2023. Ficoba. Goiener postuaz gain hitzaldi-tailer hauekin parte hartzen dugu: SmartLivingEPC project: Eraginkortasun Energetikoko Ziurtagiri berrien erronkak. Ostirala 2, 17:00etan. (Eraikiz gunea) Energia-efizientzia eta bioeraikuntza. Igandea 4, 11:00etan. (Eraikiz gunea) Info gehiago: bioterra.ficoba.org
Azoka. Lodosa
Ingurumen jasangarritasun azoka + Udaberriko menestraren eguna Hitzaldiak, informazioa, erakusketak, salmenta. Lekua: Lodosako Paseoa. Antolatzailea: Ibaialde Ikastola.