Bazenekien, tarifa berriekin, garbigailua edo ontzi-garbigailua kostu txikieneko denbora tartean (sakonunea gaueko 12tatik goizeko 8etara) programatzea lortzen baduzu, bataz beste, urtean 35 € inguru aurrez ditzakezula gailu bakoitzeko? Gogoratu etxe tresna elektrikoak garbitze-zikloaren hasierako fasean kontsumitzen duela energia gehien, ura berotu behar baitu. Garbigailuz edo ontzi-garbigailuz aldatu behar baduzu, pentsatu ur beroko hartunea duen bat erostea, eragin ekonomikoa are gehiago murrizteko.