
Batzuetan, arropa-garbigailua martxan jartzen dugu arropa-saskia betetzean. Tarifa-aldaketa berriarekin praktika egokia izan daiteke noiz erabiliko dugun planifikatzea. Argi dago, batzuetan, arropa hurrengo egunerako prest izatea lehenesten dugula, baina programa luzeak edo tenperatura altukoak dituzten arropetarako (arropa zuria, gehienbat), interesgarria izan daiteke garbigailua gauez, asteburuetan edo, goiz jakitzen bazara, eguna hasi aurretik erabiltzea. Gogoratu garbigailuak garbitze-zikloaren hasierako fasean kontsumitzen duela energia gehien, ura berotu behar baitu.