Indukziozko edo bitrozeramikazko sukaldea baduzu, praktika egokia izan liteke argindarra merkeagoa den denbora-tarteetan sukaldean aritzea. Gure eguneroko ohiturengatik batzuetan hori ezinezkoa denez, proposatzen dizugu asteburuan asteko oinarrizko platerak prestatzea. Horrela lortuko dugu puntako orduetan sukaldea ahalik eta gutxien erabiltzea. Ideia hori berriki zabaldu da batch cooking izenarekin.