Batzuetan, ontzi-garbigailua platerik edo maha-tresnarik gabe ez geratzeko jartzen dugu martxan. Tarifa-aldaketa berriarekin praktika egokia izan daiteke garbigailua noiz erabiliko dugun planifikatzea. Argi dago batzuetan ontziteria ahal bezain laster garbitzea lehenesten dela, baina programa luzeetarako edo tenperatura altuetarako, interesgarria izango litzateke gauez, asteburuetan edo, goiz jaikitzen bazara, eguna hasi aurretik jartzea.