
Ezagutzen al duzu egoste motela? Oso egokia da gisatu, salda eta lekaleak prestatzeko. Zure janaria programatu eta planifikatzeko aukera ematen dizu, horrela ez zara azken unean (argindarra garestia den tartean) janaria prestatzen ariko. Eta, gainera, jakiek zapore gehiago izango dute. Gailu gehiago erosten aritu gabe, «bero-atxikipen» teknika erabiltzea proposatzen dizugu. Horretarako, zure platerak egostez amaitzeko “cocina de heno” (edo lasto-kutxa) erabiltzea gomendatzen dizugu. Sukaldean kontsumitzen duzun denbora murriztuz aurrezteko aukera ematen dizu. Ez bazaitu konbentzitzen, gogoratu presio-eltzea ohiko lapikoa baino eraginkorragoa dela eta elikagaien propietateak ongi gordetzen dituela.