Etxetresna elektrikoren bat gaizki funtzionatzen hasi bazaizu, batez ere hozkailua, telebista edo sukaldea/labea, aukera eraginkorragoetara aldatzeko unea izan daiteke. Gogoan izan B klaseko etiketak direla orain merkatuko eraginkorrenak, aurrez zeuden A+ edo A++ klaseko ikurrak desagertu egin baitira. Etxetresna eraginkorrago horiek ingurumenean gutxiago eragiten dute eta neutraltasun klimatikoaren helburuak lortzen lagunduko digute, CO2 isurpenak nabarmen murrizten baitituzte. Zure etxetresnen kWh/urte eta isuritako CO2 kg-en arteko baliokidetasuna ezagutu nahi baduzu zabaldu webgune hau. Ez dakizula zer edo zenbat den CO2 kg bat? Zabaldu beste webgune hau.