Etxe bateko argiztapenak kontsumitzen dugun energia osoaren %10a suposatzen du, eta hori da gure eguneroko energia-behar garrantzitsuenetako bat. Gogoratu, eguneko ordu argitsuenetan, argi artifizialaren ordez eguzkiaren argia aprobetxatu dezakegula: naturala da, doakoa eta ingurugiroan kalterik eragiten ez diona.