Ba al dakizu leihoak aldatzeko eta etxearen eraginkortasuna (isolamenduak adibidez) hobetzeko laguntzak eta zaharberritze planak daudela? Zure etxean egin behar den ekintzetako bat dela ohartu bazara, eta batez ere berokuntza sistema elektrikoa baduzu edo metagailuren bat baduzu, galdetu zure udalerrian. Hobekuntza horrek ingurumenean izango duen eragina funtsezkoa da, eta neutraltasun klimatikoa modu eraginkorrean lortzen laguntzen du. Estatu mailan, etxebizitzek CO2 emisio guztien %18-19a suposatzen dutela kontutan hartuta, ingurumenenari dirudiena baino ekarpen handiagoa egiten laguntzen dute mota honetako ekintzek.