Denbora tarteetan oinarritutako fakturazio berriak gailu elektriko guztiei eragiten die. Zure etxeko berotze sistema argindar bidezkoa bada –alegia, berogailu-metagailu bidezkoa, erradiadore elektriko motakoa edo bero-ponpa bidezkoa– gogoratu etxea 19 eta 21 °C artean edukitzea dela egokiena egunean zehar. Gauez, edo etxean inor ez dagoenean, sekula ez 17 °C-tik gora. Kontuan izan gehitzen den gradu bakoitzak argindar kontsumoa %7 handitzen duela.