Labea energia asko kontsumitzen duen etxetresna elektrikoa da. Kontsumoan duen eragina murrizteko, komeni da labea denbora luzez ez aurre-berotzea eta amaitu baino 5-10 minutu lehenago itzaltzea, beroa aprobetxatzeko (bitrozeramikazko sukaldeetan ere gauza bera egin daiteke). Horrez gain, jakiak barruan ditugunean labearen atea ahalik eta gutxien irekitzea garrantzitsua da. Kontsumoa gehiago murrizteko, hainbat elikagai sartu aldi berean, papilote teknika erabili edo elikagaiak zatitu labean sartu aurretik.