Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba
Kontseilu Errektorea osatzerakoan kontuan izan beharrekoak:
LEHENDAKARIA
Joanes Maiza
bazkide-kontsumitzailea
kargua uzten du
LEHENDAKARIORDEA
Arantza Sáenz de Ugarte
bazkide-kontsumitzailea
jarraitzen du
IDAZKARIA
Alfonso García Márquez
bazkide-langilea
kargua uzten du
ORDEZKARIA
Olatz Azurza Zubizarreta
bazkide-kontsumitzailea
kargua uzten du
ORDEZKARIA
Alejandro Lopez Morgado
bazkide-kontsumitzailea
kargua uzten du
ORDEZKARIA
Chris Merveille
bazkide-kontsumitzailea
jarraitzen du
ORDEZKARIA
Agurtzane Allur
bazkide-langilea
kargua uzten du
ORDEZKARIA
Nora Erdozia
bazkide-kontsumitzailea
jarraitzen du
ORDEZKARIA
Inés Castiella
bazkide-kontsumitzailea
jarraitzen du
ORDEZKARIA
CIFP Usurbil LHII
bazkide-laguntzailea
jarraitzen du
Erika Martínez Lizarraga (Murgia). Jaiotzez gasteiztarra, zuiarra adopzioz. Publizitate eta harreman publikoetan lizentziatua naiz. 2015ean Goienerreko bazkide langile gisa hasi nintzen komunikazio taldearen barruan. Politika Harremanak eta Berdintasun Taldean ere parte hartzen dut (besteak beste). Ekonomia ikasteko unibertsitatean hasi naiz urrian (abentura edo eromena? oraindik ez daukat argi). Militante ekologista, feminista eta errefuxiatuen eskubideen aldekoa.
Itziar Salegi Urbieta (Donostia). Irunen ezagutu nuen Goiener, ELAk antolatutako ekonomiaren alternatiba berriei buruzko bilera batean. Momentu horretan, proiektua interesgarria iruditu zitzaidan. Ostean, Goienerrek antolatutako Fagollagako zentral hidroelektrikoa bisitatzen izan nintzen . Oso aberasgarria izan zen eta Goienerrenganako nuen interesa areagotu zuen. 2019ko ekainean bazkide eta boluntario egitea erabaki nuen. Uztailean Zumaian ospatu zen ekonomia feministari buruzko lehen lantalde topaketara joan nintzen. Asko gustatu zitzaidan jasotako informazioa, gardentasuna eta harrera. Aurtengo urtarrilean hainbeste ikasi genuen Zornotzako lantalde topaketan ere izan nintzen. Lurralde Hedapenerako Batzordean parte hartu dut eta uda honetan Eusko Ikaskuntzan izan nintzen Eider Murgoitiorekin bilera batean, Goienerren boluntario gisa nuen ikuspegia ematera. Gaur egun, Gatazkak Kudeatzeko Batzordeko kide naiz.
Olatz Azurza Zubizarreta (Donostia). Donostiarra, ikasketaz ingeniaria eta lanbidez irakaslea. Goienerreko fundatzaileetako bat, egun Kosta-Gipuzkoako Taldean nabil, Saretuzen Goienerreko ordezkari eta Goienerreko batzarretako aurkezle lanetan.
Alfonso García Marquez (Zumaia). Txikia naiz, betaurrekoak ditut eta nire itzalari ere barre egiten diot… Bazkide kontsumitzailea naiz Goienerren hasieratik eta bolondres lanetan ere aktiboki parte hartu dut. Duela hiru urte, Goiener Taldeko langilea naiz Barne Prozesuen Taldean. Nere lan-bizitza guztia mugimendu sozial eta kooperatiboei lotuta egon da. Orain arte, Kontseilu Errektoreko kide izan naiz idazkari kargua betez.
Alejandro Lopez Morgado (Zarautz). Goiener kooperatibaren sorreratik nago eta hainbat bolondres taldetan parte hartzen dut ahal dudan heinean. Ikasketaz diseinatzaile grafikoa naiz, baina energia eta ekonomiaren mundua asko interesatzen zaizkit, autodidakta naiz alor horietan. Goienerren 7 urteko ibilbidean asko ikasi dut kooperatiban eta ikasten jarraitzen dut.
Jorge Martínez Ortega (Bilbo). Maisua eta psikologian lizentziaduna, 1985ean. Masterra Gizarte Zerbitzuen Kudeaketan, EHUk 1994an, eta Antolakuntza Garapenerako Aholkularitzako prozesuetan, Valladolideko Unibertsitateak 2005ean. Gizarte-ekintzako hirugarren sektorean egin dut nire lana, eta, autonomo gisa, hainbat erakunderi lagundu diet gogoeta estrategikoko prozesuetan; ezgaitasunen bat duten pertsonei zuzendutako gizarte-politika eta -zerbitzuei buruzko hainbat lan eta ikerketatan parte hartu dut, eta hainbat ikastaro, txosten eta artikulu eman ditut funtzio-aniztasun nabarmena duten pertsonen beharrei eta helburuei buruz. Goienerreko bazkidea naiz 2014az geroztik, eta Nafarkoopekoa sortu zenetik. Boluntario gisa Goiener Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea naiz eta hezkuntza batzordean ere parte hartzen dut.
Andoni Baldibia Balenzuela (Valle de Mena). Psikopedagogian lizentziatua eta magisteritzan diplomatua. Telekomunikazioetako teknikari gisa lan egiten dut.
Maitane Berasategi Errazkin (Donostia). Pertsona lasaia eta hitz gutxikoa baina oso behatzailea. Propiektu berriak ilusioz hartzen ditut eta ikasteko gogoz beti.
Edozein zalantzatarako eta galdera tartean txanda eskatzeko, idatzi batzarra@goiener.eus helbidera
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookiei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean egin duzun hizkuntza hautua gogoraraztea.
Derrigorrezko cookie-ek beti gaituta egon behar dute, cookie-n inguruko lehentasunak berak gorde ahal izateko.
Cookie hauek desgaitzen badituzu, ezingo ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean berriro aktibatu edo desaktibatu beharko dituzula cookieak.
Kanpoko webguneetatik erakusten ditugun edukiak ikusi ahal izateko cookie-ak:
Lehenbizi, gaitu zure lehentasunak gordetzeko derrigorrezko cookieak.