Oharra: web orri honetako edukia bazkideentzako da soilik. Ez zabaldu mesedez.
Batzarra
- Eguna: 2022/03/22.
- Ordua: 17:00etan lehen deialdian, 17:30ean bigarren deialdian eta 18:00etan hirugarren deialdian.
- Lekua: Goieki. Arranomendia 5. 20240 Ordizia. [OSM] [Gmaps]
Batzarrean izena ematea
Batzarrean parte hartu nahi duten guztiek galdetegi hau (izena emateko epea amaitu da) bete beharko dute.
Gai zerrenda
- Agurra.
- Egoeraren irakurketa. [PDF]
- Kapitalari ekarpena. [PDF]
- Etorkizuneko fakturagatik igorpenak.
- Abala emandako kontsumitzaileen egoera.
- Coop57ra atxikimendua. [PDF]
- Asociación de Comercializadores de Energía Eléctrica (ACENEL) elkartera atxikimendua. [PDF]
- Galde-erantzunak.
Batzar Orokorrean parte hartzeko estekak
- Demokratian, bozketa plataforma
- Batzarra zauden orri honetatik bertatik jarraitu ahalko duzu.
Telematikoki bozkatzeko oharrak
Bozketa egiteko orain ere Demokratian software librea erabiliko dugu:
- Aurreko Goiener S.Coop.eko batzarrean parte hartu bazenuen orduan sortutako erabiltzailearekin hasi dezakezu saioa eta bozkatu, HEMEN. Erabiltzailea edo/eta pasahitza gogoratzen ez badituzu, bertan berreskuratu ditzakezu zure helbide elektronikoa eta edozein izen sartuta.
- Ez bazenuen parte hartu, Demokratian sistemako zentsuan gehitu behar ditugu zure datuak. Adierazi izena emateko inprimakian eta kudeatuko dugu zure eskaera. Zure datuak konprobatu eta zentsuan sartu ondoren jakinaraziko dizugu emailez, izan pazientzia piska bat mesedez.
- Izan kontuan, martxoaren 22an goizeko 8:00etan zabalduko dela telematikoki bozkatzeko aukera eta bozkatu ahalko dela batzarrean aukera ixten den arte.
Galderak egiteko prozedura
Galderak zuzenean egin daitezke zoom plataformaren bidez. Batzarraren hasieran azalduko dugu prozedura.
Informazioa Goienerren bulegoetan egongo da eskuragarri eta ohiko bideak erabiliz bazkide guztiei helarazi ahalko zaie.
Batzarrean zehar erantzutera iritsi ez ginen galderei erantzunak.
Emaitzak
Bozketaren emaitzak orri honetan ikusi ditzakezu edo erabiltzailea izanez gero Demokratian sisteman (azken honetan zure egiazta dezakezu).