Web orri honetan erantzun ditugu 2022ko Aparteko Batzar Orokorrean erantzun gabe geratu ziren galderak.
— «Goiener, S.Coop.-ek bere bazkideentzat arrazoizko prezioak egonkortzeko politikari eusteko egin duen ahalegina da. Prezio-estalduren mekanismoei esker, azken 6 hilabeteetan bazkideei balore lehiakorrak eskaintzeko modua izan gara, handizkako merkatuko prezio errealekin alderatzen baditugu. Horrek tentsio gehigarri bat eragin du Goiener-en diruzaintzan» Galdera: Honek, esan nahi al du Goiener ari dela energia erosten prezio batean, eta bere kontsumitzaileei prezio hori baino merkeago saltzen?
Saiatuko gara azaltzen adibide batekin:
Otsailean zehar estaldura bat kontratatzen da (apirila-maiatza-ekaina eperako), aurreikusten den prezio batean oinarrituta. Demagun 150€/MWh dela prezioa. Oinarri horrekin gure bazkideei prestatzen diegu ordainduko dutena haien fakturetan, berdin dio gero merkatuan zer gertatzen den (garestiago edo merkeago ateratzen den).
Hurrengo hiruhilabetekoan bataz-besteko prezioa igotzen da (ezin zen aurreikusi) merkatuetan 250€/MWh. Hilabete horietan zehar gure altxortegiak pairatu behar du erosketa prozesua 250€tan egiten dela eta salmentak 150€tako erreferentziekin.
Baina hilean behin (maiatzaren 1ean, ekainaren 1ean eta uztailaren 1ean) estaldura sistemak bueltatzen digu (250-150 = 100€) diru kopurua. Hori diru sarrera bat da kooperatibarentzat. Gure bazkideek gutxiago ordaindu dute eta kooperatibak bere marjina bermatu du.
¿Eta merkatua merkeago edo behetik badijoa? Ba, guk mantendu behar ditugu ezarritako prezioak. Horregatik estaldurak 3 hilabetero egiten dira. Merkatuko egoerara egokitzeko ahalik eta azkarren.
— Badira, beren sorkuntza-instalazioak dituztelako, merkatu-preziotik behera eskaintzak egiten ari diren merkaturatzaileak. Nola pentsatu duzue arazo horri aurre egitea: gure prezioak jasan ezin dituelako pertsona batzuk prezio horietara aldatuko dira? Esan nahi dut badirela merkaturatzaileak 150 €/MWh-ko prezioak eskaintzen, eta gu 300 €/MWh-tik gora ordaintzen ari garela.
Egoera ez da berria, eta jakin badakigu enpresa merkaturatzaile handiek beren sorkuntza-parke zabala erabiltzen dutela beste konpainia elektriko batzuei eskaintza puntualak egiteko eta tokitik kentzeko.
Orain eskura dugun neurrietako bat prezioaren estaldurak dira. Horiei esker, aurten 9 hilabete inguru egon gara merkatuak adierazten zuena baino gutxiago ordaintzen, baina geure sorkuntza handitu behar dugu, baita hirugarrenekin akordioak lortu ere.
— Generazio proiektuetan bazkideek ezer egin ahal dugu: gure etxeko teilatuak eskaini edo gure herrietan energia komunitateak sustatu?
Energia komunitateak sustatzea, autokontsumitzea, Nafarkoop-en parte hartzea… guztiak aukera bikainak dira. Sorkuntza-taldean beste aukera batzuk aztertzen ari dira. Definituta daudenean, jakinaraziko dizkizuegu.
— Gasteizen energia-komunitateak sustatzen ari zarete? zer espero duzue tokiko elektrizitatea sortzeko?
Bai, energia-komunitateak dinamizatzeko prozesuaren bigarren fasean gaude. Web orri honetan duzu informazio guztia.
— Faktura ordainketa aurrerapena mundu guztiari aplikatuko litzaioke? Edo onartzen duenari bakarrik? Diru kontuak egunez-egun daramatzatenentzeko arazoa izan daitekeela uste dut
Indarrean jarriko dugun edozein neurri aurretik jakinaraziko dizuegu eta egoera pertsonal ezberdinak kontuan izango ditugu.
— Faktura aurrerakina igortzen zaienei konpentsaziorik egingo zaie? Sinboliko bat sikiera?
Kasu hori ez da kontuan hartu. Eta eragina oso txikia izango litzateke fakturan gainera, fakturara eramandako aurrerakin horren bidez kalkulatu beharko litzatekeelako kanpoko finantza-kostuaren baliokidea. Kontuan izan behar da sistema elektrikoak beti funtzionatu izan duela merkaturatzaileak dirua aurreratuz eta kontsumitzaileak ondoren ordainduz. Kooperatiba gisa, beste mekanismo batzuk gaitu ditzakegu kooperatibaren garapena erraztu dezaketenak bazkideei gainkosturik sortu gabe.
— Agertokien proiekzioan, bazkide guztiak 50 edo 100 euro gehiago jartzea aurreikusi da, ala denok 200 eurora iristea? Hau da, borondatezko ekarpenetatik bildu diren 750.000 horiek kontuan hartuak daude agertokietan? Edo bazkide bakoitzak 50 / 100 euroko ekarpen gehigarria jartzea aurreikusten dute proiekzioek, 750.000 horietatik kanpo?
Urrian, milioi bat euro lortzea helburu zuen eskaria egin genuen. 750.000 lortu genituen, baina nahikoa izan zen 180-200 €/MWh-ko agertokiak jasateko. Ekarpen berriak kontuan hartzen ditu 300-500 €/MWh bitarteko agertokiak, eta egoera bakoitzaren arabera, beste ekarpen gehigarri bat. Beraz, eskatuko litzatekeenean ez dago kontuan hartuta urrian lortutako hura.
— Kontuan hartuko dira aurrez borondatezko ekarpena egin zituzten bazkideak?
Borondatezko ekarpenak egin zituzten bazkideek, galdera baten bidez, aukera izanen dute berriro ekarpena egiteko edo aurreko ekarpenetik deskontua eskatzeko.
— Bide instituzionala jorratu al da, hau da, energia berriztagarriekin lan egiten badugu, diru laguntzarik edo ez al dago?
Bai, bide instituzionala jorratu dugu. Diru-laguntzak proiektu zehatzetarako izaten dira.
— Eusko Jaurlaritza edo Espainiako Gobernuarekin harremanik egon al da?
Konfekoop-en bidez gure egoeraren berri eman diogu Eusko Jaurlaritzari, eta goi-mailako bilerak izan ditugu estatu mailan, Unión Renovables erakundearen bidez.
— Coop 57 eta Acenelen sartzeak lan tekniko/administratibo gehiago ekarriko dio Goienerri
Ez. Acenelen kasuan, kontrakoa izatea espero dugu. Elkartearen ezagutza eta ekimenak eskuratzea onuragarria izango da gure merkatuetako taldearentzat.
— COOP57 ezagutzen dut eta gustatzen zait egiten dutena, baina zein eskubide izango dituzte horrelako finantzaketa emanda? Guk ze betebehar izango ditugu hor sartuta? Bazkideek eskubideak galduko genituzke? Noren kontrolpean geratuko litzateke Goiener?
COOP57-ra batu eta bere eskutik finantzazioa lortzeak ez dio COOP57-ri Goienerrekiko inongo eskubiderik emango. Beraien eskubide bakarra izango da mailegua itzultzeko bideak jartzea, ez kooperatibako inongo erabakietan eragitea.
COOP57-ko kide izateko 1.000 euroko ekarpena egin beharko du Goiener, S.Coop-ek. Bestalde, gure konpromisoa mugatuko litzateke COOP57-ko estatutuek agintzen dutenera (14. artikuluan). Funtsean, batzarretan eta dagokion erabakitze organoetan parte hartzera, ekarpen ekonomikoen gaineko konpromisoak betetzera, kooperatibaren ekintzetan parte hartzera, eta estatutuetan eta batzarretan onartutako beste erabakiak aplikatzera.
— Banku etikoko beste erakunde batzuei atxikita gaude?
Bai, Fiare Banka Etikoarekin lan egiten dugu.
— Ez al dago aurreikusita beste kooperatiba batzuekin elkartzea, hala nola Som Energía edo beste batzuekin?
Gainerako kooperatibak zailtasun berdinak izaten ari dira eta gureen antzeko neurriak hartzen ari dira. Egoerak elkarbanatzen ditugu, ezagutzatik lagundu ahal izateko irtenbideak, baina ez dugu elkarri ekonomikoki laguntzeko aukerarik, nahiz eta laguntzen ari zaizkigun antzeko tresnak identifikatu (FIARE eta COOP 57).
— Beste kooperatiba energetikoekin kontakturik egin da? Zein egoeratan daude, galdetu al zaie nola eman dioten buelta beraiek?
Beste kooperatibak egoera berdintsuan daude entitate finantzarioen laguntza bilatzen eta bazkideen babesa.