Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba
LANPOSTUA
Arkitektoa edo eraikuntzako ingeniari teknikoa.
ESKAINITAKO POSTU KOPURUA
1 (Bat).
FUNTZIOAK
Europako proiektu baten bulego teknikoa eta koordinazioaren ardura.
MAILA
Teknikoa.
GAINBEGIRALEA
Garapen taldea.
HASIERA ETA KOKAPENA
Lanean hastea 2025eko irailaren 1ean » Nafarroa eta Araba hobetsiko dira.
PROBALDIA
12-18 hilabete.
KONTRATU MOTA
Iraupen mugatuko lan-bazkidea.
PROBALDIAREN ONDOREN
Iraupen mugagabeko lan-bazkidea.
LAN-EGUTEGIA
Barne Araudiaren arabera.
ORDAINSARIAK
1. urteko gordina = 25.098,72 €.
4. urteko gordina = 37.648,14 €/urte (KPIaren eguneratzearekin, Barne Araudiaren arabera).
LAN-BALDINTZAK
Barne Araudiaren arabera.
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA
(Hasierako erreferentzia)
Arkitekturako Unibertsitate Gradua, Arkitektura Teknikoa edo Eraikuntza Ingeniaritza
ESPERIENTZIA
(Formazioa baino garrantzitsuagoa)
Eskatutako erantzukizun, zehaztapen, funtzio eta eskumenekin zerikusia duten lanpostuetan esperientzia izatea.
Esperientzia izatea eraikuntzan, birgaitze energetikoaren sektorean. Eraikina bere bizi-zikloan kudeatzeko mekanismoei buruzko ezagutza (Building Renovation Passport, Building Digital Logbook, Eraikinaren liburua, Mantentze-lanen kudeaketa…).
Eraikina diagnostikatzeko tresnak ezagutzea (energia-auditoretzak, energia-eraginkortasunaren ziurtagiriak, ITEak eta IEEak, patologien txostenak…).
Bizi-zikloa eta kostu-zikloa aztertzen jakitea. Birgaitze/eraikuntza jasangarriko materialak eta teknikak erabiltzea; zirkulartasuna.
ISO eta EN arau egokiak eta Europako zuzentarauen alderdiak ezagutzea, zehazki, European Performance of Buildings Directive (EPBD), baita arlo horretako legeria nazionala ere. Europako Renovation Wave estrategia ezagutzea baloratuko da.
Esperientzia izatea proiektuen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertzen eta aukerak identifikatzen. Esperientzia izatea proiektuak eta memoria teknikoak eta laguntza-eskaerak idazten eta garatzen.
Talde-lana eta proiektuen koordinazioa. Birgaitze-prozesuan parte hartzen duten eragileen kudeaketa, jarraipena eta koordinazioa.
Bizilagunekin eta jabekideen komunitateekin lan egiteko gaitasuna, komunikazio eraginkorra eta komunitateko proiektuetan parte hartzea sustatuz. Bizilagunekin elkarreraginean aritzeko eta lankidetzan aritzeko trebetasunak, erabakiak hartzeko orduan elkarrizketa eta lankidetza sustatuz.
BIM (Building Information Models) eta/edo biki digitala (Digital Twin) duten ezagutzak baloratuko dira.
HIZKUNTZEN EZAGUERA
Euskara – Naturaltasunez hitz egiten eta idazten jakitea.
Gaztelera – Naturaltasunez hitz egiten eta idazten jakitea.
Ingelesa – Lanerako idatziz eta ahoz menperatzea (C1 – Advanced edo baliokidea, ezinbestekoa).
TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUERA
Ms Office – Excel aurreratua (ezinbestekoa).
Internet – Posta elektronikoa.
Energia-eraginkortasunaren ziurtagiria eta energia-simulazioa kalkulatzeko tresnak. Autocad edo antzekoa.
ELKARLANERAKO TRESNEN EZAGUERA
Cloud (Google Drive, Docs, Sheets) eta online lankidetzakoa (Meet, Zoom…).
Kudeaketako berariazkoak.
BESTE EZAUGARRI BATZUK
• GIDABAIMENA.
• Goienerren gobernantza-eredua ezagutzea (sakonki bizitzeko konpromisoa) eta haren balioak partekatzea.
• Lan-kokapena eta Araban edo Nafarroan hobetsiko da.
• I+G+Bko Europako proiektuetan esperientzia izatea (adz. Horizon, LIFE-CET)
Gai hauei buruzko ezagutzak baloratuko dira: Energia berriztagarriak, jasangarritasuna.
GAITASUNAK
• Traturako erraztasuna, soziabilitatea.
• Ikuspegi globalerako gaitasuna.
• Ekintzailea, ordenatua, erabakitzailea eta proaktiboa.
• Proiektuen kudeaketa.
GARATU BEHARREKO FUNTZIOAK
• Goienerren jarduerak koordinatu eta gauzatzea LIFE-CET programako Renocoop proiektuaren barruan. Proiektu hori 2025eko ekainaren 1ean hasiko da. Etxebizitza-blokeak birgaitzeko leihatila bakarreko zerbitzu berria hedatzen eta zabaltzen lagunduko du proiektuak. Une honetan, Renpower izeneko beste proiektu baten esparruan garatzen ari gara zerbitzua.
• Goiener lantaldean parte hartzea eraginkortasun eta birgaitze energetikoan – bazkide, birgaitzaile, finka-administratzaile eta abarrekin elkarreraginean.
• Birgaitze energetikoko proiektu kolektiboekin aholkularitza energetikoko zerbitzu berria hedatzen eta exekutatzen laguntzea.
• Goiener Taldeak jasotzen dituen birgaitze energetiko proposamen teknikoen eta ekonomikoko proiektuen bideragarritasuna aztertzea.