LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA ETA BALDINTZAK
— LANPOSTUA:
Arreta-lanetan eta hornidura elektrikoko kontratazio prozesuetan espezialista.
— ESKAINITAKO POSTU KOPURUA:
2 (bi).
— FUNTZIOAK:
- Arreta, aholkularitza eta bidelaguntza lanak.
- Kudeaketa tekniko-administratiboak hornidura elektrikoko kontratazio prozesuetan.
— MAILA:
Teknikaria.
— KONTRATU MOTA:
Iraupen mugatuko kontratua (12-18 hilabeteko probaldia). Probaldia gaindituta iraupen mugagabeko lan-bazkidea.
— GAINBEGIRALEA:
Arreta eta kudeaketa operatibo taldea.
— KOKALEKUA:
Gasteizko bulegoa (1) eta Iruñeko bulegoa (1).
— LAN-EGUTEGIA eta LAN-BALDINTZAK:
Barne Araudiaren arabera.
— ORDAINSARIAK:
Barne Araudiaren arabera (III. eranskina), C talde profesionala: Gordina probaldian = 34.368,60 €/urte – Gordina probaldia gaindituta = 38.664,06 €/urte.
LANPOSTUAREN XEHETASUNAK
— PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA:
Arlo administratiboetan, teknikoetan edo energiaren sektorearekin zerikusia duten lanbide heziketa edo unibertsitate ikasketak balioetsiko dira.
— ESPERIENTZIA (Formazioa baina garrantzitsuagoa):
- Ekonomia Sozial eta Solidarioan, Energia Berriztagarrietan, Elektrizitate Merkaturatzean, Sorkuntzan, Energia Zerbitzuetan edo Eraginkortasun Energetikoan ibilbidea balioetsiko da.
- Arreta-lanetan, administrazio, komunikazio, komertzial, edo salmenta esperientzia izatea komeni da.
— HIZKUNTZEN EZAGUERA:
- Euskara – Naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz (EGA/C1 balioetsiko da).
- Gaztelera – Naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz.
- Beste hizkuntza batzuk jakitea balioetsiko da.
— TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUERA:
- Testu-prozesadoreak, kalkulu-orriak, diapositiba-aurkezpenak.
- Hodei aplikazioak.
- Enpresa kudeaketako berariazko tresnak (ERP, CRM).
- Posta elektronikoa.
— GAITASUNAK:
- Komunikazio-gaitasun handia (jendaurrean hitz egitea, proiektuak defendatzea, barne-mailan azaltzen jakitea…).
- Harremanetarako eta traturako erraztasuna.
- Soziabilitatea eta lan-taldean aritzeko gaitasuna.
- Ikuspegi globalerako gaitasuna.
- Ekintzailetasuna, antolakuntza, erabakitze-gaitasuna eta proaktibitatea.
— BESTE ZEHAZTAPEN BATZUK:
- Gai hauei buruzko ezagutza balioetsiko da: Hornidura elektrikoko kontratuak eta fakturak, energia berriztagarriak, energia-eraginkortasuna, autokontsumoa, energia-komunitateak, lurraldeko sare eta errealitate sozioekonomikoak.
- Goiener proiektu sozialarekin eta kooperatibo baloreekin konpromiso eta inplikazio handia.
- Eredu energetikoan aldaketa bidezkoa lortzen laguntzeko motibazioa.
- Lan-bilerak direla-eta noizean behin joan-etorriak egiteko prest egotea. Gidabaimena izatea balioetsiko da.
— LANPOSTUAREN FUNTZIOAK:
- Goiener proiektuarekiko interesa erakusten duten pertsona, enpresa, eta elkarteei arreta, aholkularitza eta bidelaguntza (bulegoan bertan, telefonoz eta emailez).
- Goienerren zerbitzuen dossierra sustatzea.
- Bulego kudeaketa.
- Sozietate eta hornidura elektrikoko kontratu altak.
- Hornidura elektrikoen intzidentzien arreta, erreklamazioak.
- Banatzaile elektrikoekiko kudeaketa tekniko-administratiboak.
- Txosten eta proposamen ekonomikoak prestatu eta aurkeztea.
- Faktura elektrikoa optimizatzeko aholkularitza.
- Aholkularitza sorkuntza, autokontsumo, eraginkortasuna eta energia-komunitate zerbitzuetan.
- Edozein eskaera dagokion taldeari bideratzea.
- Kooperatiba ordezkatzea ekitaldi publikoetan, hitzaldietan, azoketan.























































