Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba
LANPOSTUA
Arreta teknikaria.
ESKAINITAKO POSTU KOPURUA
2 (Bi).
FUNTZIOAK
Arreta teknikaria.
MAILA
Administrari laguntzailea.
GAINBEGIRALEA
Arreta taldea.
KOKALEKUA
Berehala hasteko > Iruñeko bulegoan bat, Donostiakoan bestea.
PROBALDIA
6 hilabete (gehienez).
KONTRATU MOTA
Besteren kontura iraupen jakinekoa.
FROGEN ONDOREN
Kontratu mugagabea – Bazkide langilea.
LAN EGUTEGIA
Barne Araudiaren arabera.
SOLDATA
Barne araudiaren arabera (3. MAILA)
Gordina 1. urtea = 16.842,85 €/urteko – Gordina 4. urtea = 26.948,66 €/urteko.
LAN BALDINTZAK
Barne Araudiaren arabera.
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA
(Hasierako erreferentzia)
Ekonomia edo enpresa zientziak, energia berriztagarriekin lotutako ikasketak. Ez da ezinbestekoa unibertsitateko titulua, moduluak ere onartuko dira.
ESPERIENTZIA
(Formazioa baino garrantzitsuagoa)
Eskatutako funtzioekin lotutako lanpostuetan esperientziaduna.
HIZKUNTZEN EZAGUERA
Euskara – Naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz (EGA/C1 baloratuko da).
Gaztelera – Naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz.
Baloratuko da beste hizkuntzak ezagutzea.
TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUERA
Testu-prozesatzea, kalkulu orriak, aurkezpen aplikazioak, internet, posta elektronikoa.
ELKARLANERAKO TRESNEN EZAGUERA
Cloud (Drive, Dropbox, Doodle).
Kudeaketarako berezkoak (CRM edo antzekoak).
BESTE EZAUGARRI BATZUK
• Goienerren proiektu sozialarekiko inplikazio eta konpromiso handia.
• Esplorazio-maila handia, Goienerren errealitatea kontuan hartuta.
• Energia berriztagarri, energia-eraginkortasun eta autokontsumoari buruzko ezagutzak baloratuko dira.
• Komunikazio-gaitasun handia (jendaurrean hitz egitea, proiektuak defendatzea, horiek barne-mailan azaltzen jakitea…).
KONPETENTZIAK
• Traturako erraztasuna, soziabilitatea
• Ikuspegi globalerako gaitasuna
• Ekintzailea, ordenatua, erabakitzailea eta proaktiboa.
FUNTZIOAK
• Bulego kudeaketa.
• Jendearen arreta (presentzial, telefonoz edo emailez).
• Sozietate altak, hornidura elektrikoko kontratuak.
• Faktura elektrikoa optimizatzeko aholkularitza.
• Aholkularitza sorkuntza zerbitzuetan.
• Hornidura elektrikoen intzidentzien arreta, erreklamazioak.
• Edozein eskaera dagokion taldeari bideratzea.
• Kooperatiba ordezkatzea ekitaldi publikoetan, hitzaldietan, azoketan.