Izarkom eta Goiener kooperatibek ‘Itzali sistema, piztu alternatibak’ ekimena aurkeztu dute, itzalaldi orokorraren urteurrenean
Jatorrizko bideoa: Hamaika Telebista
Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba
. Goiener
Izarkom eta Goiener kooperatibek ‘Itzali sistema, piztu alternatibak’ ekimena aurkeztu dute, itzalaldi orokorraren urteurrenean
Jatorrizko bideoa: Hamaika Telebista
. Goiener
2025eko apirilaren 28a gutako askoren oroimenean iltzatuta geratu den eguna da, orain dela urtebete izandako argindar etenaldiak, ordu askoz energiarik gabe eta inkomunikatuta utzi baitzuen ia Iberiar penintsula osoa. Orduko hartan, gertakariei erantzun asmoz, āItzali sistema, piztu alternatibakā ekimena jarri genuen abian Goiener eta Izarkom kooperatibek. Urtebete honetan, beste hainbat eragile batu dira ekimenera, eta manifestu kolektibo bat aurkeztu dugu Bilbon, egungo eredu ekonomikoa ezbaian jarri eta alternatiba errealak eraikitzeko premia aldarrikatuz.
Bilboko āLa Bolsaā eraikinean egindako prentsaurrekoan, Goienerreko Garapena taldeko kidea den Santiago Ochoa de Eribe Usabiagak eta LAB sindikatuko Jaione Eroa Bayonak jarri diote ahotsa manifestuari. Azken honen hitzetan, Ā«Internet eta argindarrik gabeko iluntasun hark argi erakutsi zigun, inoiz baino konektatuago gaudela uste dugun garaiotan, zein menpekoak eta zaurgarriak garenĀ».


Oraindik ez dago argi zerk eragin zuen aurrekaririk gabeko itzalaldi hura. Aitzitik, agerikoak bezain sakonak dira etenaldi horrek eragin zituen ondorio sozial eta ekonomikoak. Ochoa de Eriberen hitzetan, «etenaldi handi hark ez gintuen soilik ilunpetan utzi; ispilu bat ere jarri zigun gure begien aurrean eta ohartu ginen gure askatasuna eta ezinbestekoak ditugun azpiegitura kritikoak besteren esku utzi ditugula».
Manifestuaren sinatzaileek adierazi dute horrelakorik berriro gerta ez dadin, Euskal Herriko energia eta telekomunikazio ereduen inguruko «hausnarketa sakona» egiteko premia dugula. Aldi berean, eztabaida hori «gizarte mailan» egin behar dela aitortu dute. Amaitzeko, orain dela ekiteko unea azpimarratu zuten, eta herritarrok, erakunde publikoek eta kooperatibok indarrak batu behar ditugula trantsizio ekosoziala bultzatzeko.
Manifestuaren sinatzaileak:
Olatukoop ā Udalbiltza ā REAS Euskadi ā ELA ā LAB ā Etxalde ā ESK ā Joxemi Zumalabe Fundazioa ā Ekhilur ā EH KOM ā Talaios ā Koop57 ā BAM (Burujabetzaren aldeko mugimendua) ā Butroi bizirik ā Euskonet Elkartea ā Goiener ā Izarkom
. Goiener
Santiago Ochoa de Eribe Usabiaga Euskadi Irratiko Baipasa saioan 2025eko apirilaren 28ko itzalaldiaren lehen urteurrenean.
Jatorrizko audioa: Baipasa (Euskadi Irratia)
. Goiener
Maria Arretxe Agirre, Goienerreko koordinatzailea, 2025eko apirilaren 28ko itzalaldiaren urteurrenean, “Itzali sistema piztu alternatibak” manifestuaren harira egungo egoeraren berri ematen.
Jatorrizko bideoa: Egun on (ETB)

. Goiener
Kaixo goienerkide,
Azken hilabetea oparoa izan da Goiener kooperatiban. Albisterik garrantzitsuenak irakurri nahi?
Martxoa, bereziki, Korrikaren hilabetea izan da. Aurtengo edizioak esanahi berezia hartu du gure kooperatiban, aurreko ekitaldietan bezala, Goiener Korrikako petoaren babesle ofizialetako bat izan baita. Ilusio ikaragarriz atera gara errepidera, «EUSKARA GARA» lemapean, gure hizkuntzaren alde egiten den ekimenik jendetsuenean parte hartzera.
Ospatzeaz ari garela, duela gutxi egin dugu aurtengo lehen Batzar Orokorra, Nafarkoop kooperatibakoa. Goienerren, sorkuntza arloari dagokionez, 2025 ekitaldian egindako guztia azaldu genuen, eta baita aurrera begira egin-asmo duguna ere. Bazkideek proposatutako puntu guztiak onartu zituzten. Hemen duzue egunaren bideo-laburpena:
Egunotan, bazkideoi deialdi berezi bat eginez, zure bizilagunen komunitatearen argindar kontratua Goienerrera ekartzeko kanpaina berri bati ekin diogu. Dagoeneko 300 etxebizita-komunitatek baino gehiagok dute argindar kontratua Goienerrekin, eta zurea izan liteke hurrengoa, dirua aurreztuz, gainera. Egungo faktura eskatu eta guri bidali, ez duzu besterik egin behar. Gu arduratuko gara eskaintza on bat egiteaz!
Lehen aipatutakoez gain, baditugu ospatzeko motibo on gehiago ere. Izan ere, duela gutxi saritu gaituzte Madrilen, Funteso Fundazioak antolaturiko II. Teknologia Soziala lehiaketan, “Energia herritarra eta Kooperatibismoa” mailan.
Goienerren eta bazkide guztien izenean, Erika Martinez Lizarraga lehendakariak eta Maria Arretxe Agirre koordinatzaile nagusiak jaso zuten saria.
Ospakizunetarako tarte handirik gabe, ordea, nazioarteko testuinguruak adi eta atezuan egotera behartzen gaitu, Ekialde Hurbileko krisiaren eraginez, merkatu elektrikoa etengabeko tentsio egoeran baitago. Inoiz baino gehiago, gardentasuna eta informazio eguneratua zor dizkizuegu, eta horren emaitza da berriki argitaratu dugun artikulua, krisiak gure fakturan zer eragin duen azaltzen duguna.
Etxean, energia komunitateei sortu eta lehen pausoak ematen laguntzeko lanekin jarraitzen dugu, esaterako, Igeldon, Astigarragan eta Orion. Zalantzarik gabe, argitxoz betetzen jarraitzen du gure energia komunitateen mapak!
Energia modu kolektiboan partekatzeko Auzoargi ekimena pixkanaka ari da aurrera egiten. Gertuko energia erraz kontsumitzeko modu honen lehen instalazioa jadanik egina dugu Lazkaon, eta legeztatze prozesuan dago. Bestalde, Eibar eta Elgoibarko hurrengo instalazioak aurkeztu genituen hitzaldian oso erantzun ona jaso genuen.
Eta amaitzeko, gomendio berezi bat. Tartetxo bat hartu eta āArgia berreskuratu. Energia-sarbiderako borroka kolektiboakā izeneko dokumentala ikustea aholkatzen dizugu. Ez zara damutuko!
Gure aldetik besterik ez. Datorren hilabetera arte.
Zaindu.
. Goiener
Goienerren balioekin bat, dagoeneko etxean energia %100 berriztagarria kontsumitzeko baduzu, zergatik ez egin gauza bera zure bizilagunen komunitatean?
Zentzuzkoa eta erraza da. Izan ere, Goienerren dagoeneko 300 etxebizitza-komunitate baino gehiago gaude. Horietako asko, aurrez bazkide izan eta etxean Goienerrekin kontsumitzen zutenen bidez iritsi dira gurera, beste kontsumo-modu bat sustatuz. Gainera, egindako ikerketen datuek erakutsi digute etxebizitza komunitateetako hornidurek aurrezteko tarte handia daukatela.
Hori dela eta pentsatu dugu, gure bazkideren artean, asko izango direla informazio hau interesatzen zaienak. Zuri ere agian burutik pasatu zaizu, baina ez dakizu nola egin.
Gainera, ez da beharrezkoa komunitatea bera Goienerren bazkidetzea; bazkidearen izenean kooperatibara ekar ditzakezun kontratuen barruan sar dezakezu. Tira, errazago… ezin!
Komunitateko kide bazara, eskubide osoa daukazu eraikinaren administratzaileari fakturak eskatzeko.
Fakturak jasotzerakoan egin behar duzun gauza bakarra izango da ābidali fakturaā botoia sakatzea, zure harremanetarako datuak uztea eta faktura eranstea (argazkiak ateraz edo artxibo bat igoz). Jaso bezain pronto aztertu eta aukerarik onena eskainiko dizugu.
Amaitzeko, hemen duzu bideo bat, Goiener zer den hobeto azaltzen lagunduko dizuna:
Zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan: entitateak@goiener.com