Emaitzak
Ikusi emaitzen orria.
Ezer egin aurretik
Batzarrean izena emateko:
- Batzarrean parte hartu nahi duten bazkide guztiek izena emateko inprimakia bete beharko dute (maiatzaren 28ko 14:00ak bitartean).
Bozkatzeko:
- Iaz Goiener S.Coop.eko Batzarren batean bozkatu bazenuen, mezu bat jasoko zenuen dagoeneko «Goiener: Bozketa sistemako datuak» gaia duena, zure erabiltzaile-izen eta helbide elektronikoarekin. Pasahitza ahaztu bazaizu, Demokratian bozketa-sistematik bertatik berreskuratu dezakezu.
- Aldiz, Goienerren Demokratian bozketa-sistemaren bidez bozkatuko duzun lehen aldia bada, zure datuak bozketa zentsuan sartzea eskatu behar diguzu aurrez aipatutako inprimakian bertan (maiatzaren 28ko 14:00ak bitartean). Zure datuak egiaztatu ondoren, bozketa-sisteman sartuko ditugu, mezu bat jasoko duzu eta ondoren erabiltzailea sortu ahal izango duzu bozkatzeko Demokratian sisteman.
Batzarra jarraitzeko esteka Demokratian bozketa-sistemaren barruan topatuko duzu. Gainera bazkide guztiei ohiko bideak erabilita jakinaraziko dizuegu egunean bertan.
Edozein zalantza izanez gero, idatzi batzarra@goiener.com helbidera.
Gai Zerrenda
- Ongietorria eta hasiera. (10′)
- 2020ko Memoria. (10′)
- 2020ko urteko kontuen azalpena, ekitaldiko emaitza banatzeko proposamenarekin. (10′)
- 2021eko Kudeaketa Plana. (5′)
- 2021eko Aurrekontuaren azalpena. (5′)
- 2021 urtean ekarpenei aplikatu beharreko interesaren balioaren proposamena (% 0). (1′)
- Errekurtsoen Batzordeko kideak hautatzea. (5′)
- Zaintza Batzordea berritzea. (5′)
- Estatutuen itzulpena. (5′)
- Barne Araudia aldatzea. (10′)
- Energia-komunitateen inguruan posizionamendua. (5′)
- Olatukoopera atxekitzea. (5′)
- Euskara Plana. (5′)
- Eszedentzian dagoen bazkidearen inpugnazioa, Kontseilu Errektoreak bazkide langile gisa ez onartzeko erabakiari. (10′)
- Galderen tartea. (20′)
- Emaitzen aurkezpena. (10′)
- Agurra eta Batzarraren amaiera. (3′)
Eguna eta ordua
Maiatzaren 29a, 9:00etan lehen deialdian, 9:30ean bigarrenean eta 10:00etan hirugarrenean.
Dokumentazioa
- 2020 Memoria – 2021 Plana – 2020 Txosten Ekonomikoa
- Estatutuen itzulpena
- Barne Araudia aldatzea
- Energia-komunitateen inguruan posizionamendua
- Olatukoopera atxekitzea
- Euskara Plana
- Bazkidearen inpugnazioa
Kontuan edukitzeko datak
Batzarra: maiatzaren 29an goizean.
Izena emateko epea: maiatzak 17 – maiatzak 28 (14:00ak arte).
Galderak bidaltzeko epea (izena eman ondoren): maiatzaren 17tik – maiatzaren 26ra.
Batzarrean zuzenean telematikoki parte hartzeko eskeara: maiatzak 17 – maiatzak 28 (14:00ak arte).
Bozkatzeko epea: Batzarrareko garaian bertan.
Zaintza Batzorderako eta Errekurtsoen Batzorderako hautagaitzak argitaratzea: maiatzaren 26an, esteka hauen bidez.
*Galderak eta eskaerak batzarra@goiener.com helbidera bidali behar dira. Batzarrean zehar, galderak helbide honetara bidaltzeko aukera ere izango duzu. Batzarrean zuzenean telematikoki parte hartu nahi baduzu eskaera egin Gai Zerrendako zein ataletan parte hartu nahi duzun adieraziz.
Batzar Orokorrean parte-hartzeko estekak
- Bozka edo/eta online jarraipenean izena emateko inprimakia.
- Bozkatzeko plataforma.
Hautagaitzak aurkezteko estekak
- Errekurtso Batzordean zure hautagaitza aurkezteko inprimakia.
- Zaintza Batzordean zure hautagaitza aurkezteko inprimakia.
Bozkatzeko oharrak eta baldintzak
Bozkatzeko plataforman izena eman aurretik, ondo irakurri ondorengo informazioa:
- Bozkatzeko erabiliko dugun sistema Demokratian izeneko software librea da. Bozkatzailearen botu pribatutasuna mantentzen du eta hainbat erakundetan erabili da.
- Tamalez, Demokratian sistema ez dago prestatua erabiltzaile bakoitzak bere hizkuntza aukeratzeko.
- Bozkatu ahal izateko, bazkidearen IFZ eta izena (juridikoen kasuan, sozietatearen izena eta IFZ) beharko ditugu. Modu horretan, frogatu ahal izango dugu pertsona hori Goienerreko bazkidea dela.
- Bozkatzeko derrigorrezkoa izango da email helbide pertsonal bat edukitzea. Bi bazkide edo gehiagok ezingo dute email helbide berbera erabili. Bozkatzaile bakoitzak email helbide bat beharko du erregistratzeko.
- Bozketetarako email helbidea edozein izan daiteke, ez du zertan Goienerreko bazkide bezala erabiltzen duzuen berdina izan behar derrigorrez. Baina kasu horretan, zure nortasuna frogatzeko NANaren kopia bidaltzea eskatuko dizugu.
- Deialdia egin zen 2021eko maiatzaren 12an bazkide zirenek bozkatu ahal izango dute batzarraren. Ondoren bazkidetutakoek batzarra jarraitu ahalko dute, baina ezingo dute bozkatu.