Eguna, ordua eta lekua
2022ko ekainaren 11n, 9:00etan lehen deialdia, 9:30etan bigarrena eta 10:00etan hirugarren deialdia.
Batzarra Gasteizko Armentia Ikastolan izango da. Kokapena: [OSM] – [GMaps].
Batzarra telematikoki ere jarraitzeko aukera eskainiko da, eta baita modu berean bozkatzeko aukera ere.
Gai Zerrenda
- Irekiera eta ongi etorria.
- 2021eko Memoria.
- 2021eko kontuen azalpena, ekitaldiko emaitza banatzeko proposamenarekin.
- 2022ko Kudeaketa Plana.
- 2022ko Aurrekontuaren azalpena.
- 2022ean zehar ekarpenei aplikatu beharreko interes-balioaren proposamena.
- Kontseilu Errektoreko kideak hautatzea.
- Estatutuak aldatze proposamena.
- Barne Araudiaren aldaketa proposamena.
- Galde-eskeak.
- Agurra eta batzarraren itxiera.
Dokumentazioa
2021 Memoria – 2021 Txosten ekonomikoa – 2022 Kudeaketa plana. [PDF]
Estatutuak aldatzeko proposamenari buruzko txostena. [PDF]
Barne araudiko aldaketen txostena. [PDF]
Kontseilu Errektorea berritzea
Hautagai gisa bere burua aurkeztu nahi duten bazkideek ondorengo galdetegia bete beharko dute.
Aurten berrituko ditugu:
- Bazkide langile 1.
- 3 bazkide kontsumitzaile titular eta ordezko 1.
- bazkide laguntzaile titular 1 eta ordezko 1.
Kontseilu Errektorearen hautatze eta berritzearen inguruko informazio gehiago Estatutu Sozialen 39. artikuluan.
Kontuan edukitzeko datak
Maiatzaren 25etik aurrera, deialdi ofiziala eta dokumentazioa argitaratzea.
Kontseilu Errektoreko hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 3an amaituko da.
Bazkarian izena emateko azken eguna, ekainaren 6a da.
Ekainaren 8an, 18:00etan, merkatu elektrikoaren eta argindarraren prezioen inguruko webinarra.
Batzarrean parte hartzeko galdetegia betetzeko azken eguna, ekainaren 8a izango da.
Batzar Orokorra, ekainaren 11n, izango da Gasteizen. Goizeko 10:00etan hirugarren deialdian.
Nola bozkatuko duzu?
— Telematikoki bozkatzeko ohikoa den moduan Demokratian bozketa sistema bidez egingo dugu. Aurreko batzarretan erabiltzailerik ez bazenuen sortu, 2022ko batzarrean izena emateko galdetegia bete ondoren, zure datuak egiaztatuko ditugu eta jakinaraziko dizugu mezu baten bidez erabiltzailea sor dezakezula bozketa plataforman.
— Presentzialki bozkatzeko Gasteizko batzarrera bertaratuta.
— Boto delegatu bidez. Gasteizera bertaratzen diren bazkideek bi boto delegatu ekarri ahal izango dituzte. Deskargatu botu papera.
Edozein zalantza izanez gero, ikus “Bozka emateko gida” izeneko bideoa.
Kontuan edukitzekoak
Izena emateko epea: ekainaren 8a.
Galderak eta zalantzak batzarra@goiener.com helbidera bidali ditzakezue.
Telematikoki bozkatzeko epea: Batzarraren egunean bertan, goizeko 9:00etatik aurrera eta batzarraren amaiera aldera (14:30ak baino lehen) ixten den arte.
Webinarra
Batzar aurretik webinar bat egingo dugu merkatu elektrikoaren eta argindarraren prezioen inguruan, gai honen inguruan Batzarrean egin ohi diren galderak argitzeko.
Ekainaren 8ko oharra: egindako webinarra ikusi eta aurkezpena deskargatu dezakezu.
Informazio gehigarria
Edozein zalantza izanez gero idatzi batzarra@goiener.com helbidera.
Batzarra iritsi ahala web orri hau eguneratuko dugu.
Batzar Orokorrean parte-hartzeko estekak
- Batzarrean parte hartzeko (presentzialki, telematikoki edo boto delegatuarekin) galdetegia.
- Bozkatzeko plataforma.
Kontseilu Errektorerako hautagai gisa aurkezteko galdetegia.(epea amaitu da)- Ekainaren 8ko webinarra zoom bidez ikusteko.
Bozkatzeko oharrak eta baldintzak
Bozkatzeko izena eman aurretik, ondo irakurri ondorengo informazioa:
- Telematikoki bozkatzeko erabiliko dugun sistema Demokratian izeneko software librea da. Bozkatzailearen boto pribatutasuna mantentzen du eta hainbat erakundetan erabili da.
- Batzarrean izena emateko galdetegia erabilita, eskatu ahalko da botoa paperean, era presentzialean edo delegatuan emateko aukera. Ezinbestean pertsona horiek era telematikoan bozkatzeko aukera galduko dute. Bozkatzeko modua ezingo da aldatu ekainaren 8tik aurrera.
- Tamalez, Demokratian sistema ez dago prestatua erabiltzaile bakoitzak bere hizkuntza aukeratzeko, nolabait moldatu dugu ele bitan jartzeko.
- Bozkatu ahal izateko, bazkidearen IFZ eta izena (juridikoen kasuan, sozietatearen izena eta IFZ) beharko ditugu. Modu horretan, frogatu ahal izango dugu pertsona hori Goienerreko bazkidea dela.
- Telematikoki bozkatzeko derrigorrezkoa izango da norberaren posta elektroniko bat edukitzea. Bi bazkide edo gehiagok ezingo dute posta elektroniko berbera erabili. Bozkatzaile bakoitzak posta elektroniko bat beharko du erregistratzeko.
- Telematikoki bozkatzeko posta elektronikoa edozein izan daiteke, ez du zertan Goienerreko bazkide bezala erabiltzen duzun berdina izan behar. Baina kasu horretan, zure nortasuna frogatzeko NANaren kopia bidaltzea eskatuko dizugu.
Bazkaria
Behin batzarra amaituta, bazkaltzeko aukera izango da Armentiako Ikastolan bertan. Bazkariak 20-25 euro inguruko prezioa izango du (besteetan bezala kontu korrontetik igorriko da). Bazkide bakoitzak pertsona bakarra ekarri ahal izango du. Bazkaltzen geratzeko asmoa baduzu adierazi Batzarrean izena emateko galdetegian.
Bazkarian izena emateko azken eguna ekainaren 6a izango da.