Kontseilu Errektorea osatzerakoan kontuan izan beharrekoak:
- Kontseilu Errektorea 10 titularrek eta lau ordezkok osatzen dute.
- Honela banatzen da, partaideen izaeraren arabera: 7 bazkide-kontsumitzaile, bazkide-laguntzaile 1 eta 2 bazkide-langile.
- Kontseilu Errektoreak bi urtetik behin berritzen ditu kideen erdiak.
- Egungo Kontseilu Errektorean daudenetatik bost lagunek jarraituko dute eta beste bost aterako dira (ikus egungo Kontseilu Errektorea).
- A. multzoa: 3 bazkide-kontsumitzaile aukeratuko ditugu eta ordezko 1.
- B. multzoa: Bazkide-langile 1 aukeratuko dugu.
- C. multzoa: Bazkide-kolaboratzaile 1 eta ordezko 1 aukeratuko ditugu.
- Aurreko taldetik jarraitzen duten bazkide-kontsumitzaileak lau dira: Erika Martínez Lizarraga, Alfonso García Márquez, Jorge Martínez Ortega eta Alejandro Lopez Morgado.
- Aurreko taldetik jarraitzen duen bazkide-langilea Maitane Berasategi Errazkin da.
- Parekidetasuna ziurtatu behar denez, hautatuen artean guztira 3 emakume egotea bermatuko du Batzar Orokorrak (jasotako boz kopuruaren ordenaren gainetik).
- Xehetasunetan sakontzeko aztertu Estatu Sozialen 39. artikulua.
Egungo Kontseilu Errektorea (2020-2022)
LEHENDAKARIA
Erika Martínez Lizarraga
bazkide-kontsumitzailea
jarraituko du
LEHENDAKARIORDEA
Arantza Sáenz de Ugarte
bazkide-kontsumitzailea
kargua utziko du
IDAZKARIA
Alfonso García Márquez
bazkide-kontsumitzailea
jarraituko du
ORDEZKARIA
Nora Erdozia
bazkide-kontsumitzailea
kargua utziko du
ORDEZKARIA
Ines Castiella
bazkide-kontsumitzailea
kargua utziko du
ORDEZKARIA
Jorge Martínez Ortega
bazkide-kontsumitzailea
jarraituko du
ORDEZKARIA
Alejandro Lopez Morgado
bazkide-kontsumitzailea
jarraituko du
ORDEZKARIA
Chris Merveille
bazkide-langilea
kargua utziko du
ORDEZKARIA
Maitane Berasategi Errazkin
bazkide-langilea
jarraituko du
ORDEZKARIA
CIFP Usurbil LHII
bazkide-laguntzailea
kargua utziko du
Kontseilu Errektorea berritzeko 2022ko hautagaiak
A bozketa: bazkide-kontsumitzaileak
Ana Gonzalez de Txabarri Exposito. Irakasle erretiro hartu berria, euskaltzale eta irakurle amorratua. Goiener proiektuarekiko ilusio eta interes handia dut, eta asko erakartzen nauen egitekoa da.
Antero Chaumel Guzman. Etorkinen Garapen eta Integraziorako Institutuaren (INSDINM) sortzailea. Merkataritza-ikerketako peritu judiziala. Espainiako Peritu Judizialen Europako Batasuneko lehendakaria. Enpresa Zuzendaritzaren Europako Institutuko lehendakaria. Getafeko Ekonomia Sustatzeko Institutuko lehendakaria. Maiz hartzen du parte Ekonomia Berriaren Foroan (Ritzeko Gosariak) eta Demokraziarako Elkarrizketen Foroan. Hainbat literatura-saiakera ditu, eta, besteak beste, “Recuerdos de ayer, para vivir hoy”, “Código de Barra” liburuaren lankidetza eta abar argitaratu ditu.
Asier Leoz Iza. Esperientzia eskaini dezaket; gaur egun Serbilau S. Coop.eko lehendakaria naiz, eta 15 urte daramatzat kooperatiben munduan.
Beñat Gurmendi Culla (Urraulbeiti). Erantzukizuna, gardentasuna, partaide izatea, arintasuna dira zabaltzea gustatuko litzaidakeen balioak. Gaur egun aipatutako ekarpen hori egiten saiatzen naiz, eta Goiener S.Coop.eko Kontseilu Errektoretik ere egin nahi nuke. Erantzukizuna, 20.000 bazkide ingururi zerbitzua eman eta dirua kudeatzeko. Gardentasuna, beharrezko dugu orain pertsona gehiago baikara erabakiak ulertaratzeko. Konfiantza bakarrik ezin baita izan erabakiak partekatzeko modua. Partaide izatea, kontsumo-kooperatiba bateko kide izatea da bazkideak sentitzea beren energia-beharrak asetzen direla, bere irizpide etikoak betez. Arintasuna, arduraz eta hurrengo erronkarako ilusioari eutsiz oztopoak gainditzeko modu gisa.
Eider Murgoitio Bengoa (Arrasate). Goiener Taldean boluntarioen dinamizazio eta barne antolaketako prozesuetaz arduratzen den pertsona, besteak beste. Norbanako eta eragile sozialen saretzean inplikatua eraldaketa soziala iparra izanik.
Ibai Aizpuru. Biologoa, aldaketa klimatikoa ikasi eta ikertutakoa Suedian eta Alemanian, Egiako pisua Passiv Haus estandarretara birgaitua eta eguzki plakekin hornitua duena… Kontzientziatu xamarra, labur esateko.
Ines Castiella Imaz. 2017. urtetik Goienerreko bazkide naiz eta ordutik hainbat lantaldeetan aritu naiz elkarlanean; Goiener proiektua nola sortu den bizi izan dut eta baita parte hartu dutenen ilusioa elkarbanatu ere. Nafar eta euskaldun izanda, proiektua oso interesgarria iruditzen zait eta bertako parte aktibo izaten jarraitu nahiko nukeelako aurkezten dut nire burua Kontseilu Errektorean.
Isidro Apraiz Eguileor. Pertsona jubilatua, lanerako denbora ugarirekin, ardura handikoa trantsizio energetikoaren gaiaren inguruan, formakuntzaz Bilboko meatzaritza eskolako ingeniari teknikoa eta soziologian lizentziatua. Laguntzeko prest.
Jose Luis Retolaza Ávalos. Ekonomia irakaslea naiz Deustuko Unibertsitatean, eta bizitza osoa daramat ekonomia sozial eta solidarioaren alde lanean. REAS Euskal Herria-ko (Euskadi eta Nafarroa) lehendakaria izan nintzen eta gizarte-ekonomiako hainbat erakundetan parte hartu dut, boluntario, langile eta zuzendaritza-organoetako kide gisa. Nire ustez, energia-autogestioa lehen mailako elementu eraldatzailea da, eta uste dut proiektuaren eskalagarritasunean lagun dezakeela. Hogei urte eman ditut, halaber, aholkularitza estrategikoan, gobernantza-prozesuan erabilgarriak izan daitezkeen gaitasun batzuk garatzen; eta une honetan, kooperatibarentzat oso erabilgarriak izan daitezkeen gizarte-kontabilitateko prozesuetan lan egiten dut.
Rubén Padilla. Eskarmentu handia dut merkataritza-arloan, banaketa-enpresa bateko kudeatzailea naiz, Gasteizko merkataritza-elkarteetako jende asko ezagutzen dut. Ekonomia zirkularraren eta energia berriztagarrien zalea naiz. Irtenbideak bilatzeko gaitasun handia dut eta helburuak ezarri zein horiek lortzeko erronkak gustuko ditut.
B bozketa: bazkide-langileak
Agurtzane Allur Dorronsoro (Legorreta). Goiener kooperatiba, modu aktiboan bizi eta parte hartzen duen kuriositatez betetako pertsona naiz. Goiener ezagutu nuenetik, berarekin batera eraldatzen noa, bazkide moduan hasi, arreta taldean lanean, arreta taldeko koordinazioaz arduratu naiz gerentziarekin batera, pilotajeko parte naiz. Goienerren nortasuna den boluntariotzan ere banabil, EBK-ak sortzen laguntzen, saregintzan, pobrezia energetikoan eta hitzaldiak ematen besteak beste.
Mikel Libano Bravo (Algorta). 47 urte ditut eta Bilbon bizi naiz. Goienerren nabil hastapenetatik, bazkide kontsumitzaile eta boluntario gisa, proiektua zabaltzen. Pilotaje-taldeko kide ere banaiz, eta bazkide langilea naiz 2018az geroztik arreta eta kontratu kudeaketa taldean.
C bozketa: bazkide-kolaboratzaileak
Orexako Udala. Orexan behar duen energiaren erdia lortzen dugu eguzki panelen bidez. Berriztagarria, bertakoa eta babesa dira Orexako energiaren irizpideak. Goienerrekin elkarlanean energia burujabetza lortu arte. Ordezkaria: Eneko Maioz Ganboa.
Goieki. Goierriko Garapen Agentzia. Goienerreko bazkide-kolaboratzailea eta bultzatzailea hastapenetatik. Ordezkaria: Iker Galparsoro.
Edozein zalantzatarako eta galdera tartean txanda eskatzeko, idatzi batzarra@goiener.eus helbidera