Eguna, ordua eta lekua
2023ko ekainaren 10ean, 9:00etan lehen deialdia, 9:30ean bigarrena eta 10:00etan hirugarren deialdia.
Batzarra Durangoko Landako Elkartegian izango da. Kokapena: [OSM] – [GMaps].
Batzarra telematikoki ere jarraitzeko aukera eskainiko da, eta baita modu berean bozkatzeko aukera ere.
Gai Zerrenda
- Ongietorria eta irekiera.
- 2022ko ekintzen memoria.
- 2022eko ekitaldi ekonomikoko kontuak onartzea eta ekitaldiko emaitza banatzeko proposamena egitea.
- 2023 kudeaketa plana onartzea.
- 2023ko aurrekontua onartzea.
- 2023 urtean ekarpenei aplikatu beharreko interesaren balioaren proposamena (%0)
- Goiener Ekhilurreko bazkide kolaboratzaile izateko onartzea.
- Zaintza Batzordea berritzea.
- Barne Araudiaren eguneratzea.
- AGEM Consultores y Auditores, S.L. auditoreen izendapena ekitaldi honetako urteko kontuetarako eta hurrengo bietarako onartzea.
- Galde-eskeak.
Izena eman batzarrean parte hartzeko
Batzarrean parte hartu edo bozkatu nahi duten guztiek –bai presentzialki, boto delegatu bidez edo telematikoki– galdetegi hau bete beharko dute.
Dokumentazioa
- 2022 Memoria – 2022 Txosten ekonomikoa – 2023 Kudeaketa plana. [PDF]
- Goiener Ekhilurreko bazkide kolaboratzaile izateko proposamena. [PDF]
- Barne araudiko aldaketen txostena. [PDF]
Zaintza Batzordea berritzea
Hautagai gisa bere burua aurkeztu nahi duten bazkideek ondorengo galdetegia bete beharko dute ekainaren 2a amaitu baino lehen.
Hauek dira Zaintza Batzordera aurkeztutako hautagaiak.
Zaintza Batzordea hautatze eta berritzearen inguruko informazio gehiago Estatutu Sozialen 44. artikuluan.
Kontuan edukitzeko datak
Maiatzaren 25etik aurrera, deialdi ofiziala.
Maiatzaren 31tik aurrera, dokumentazioa web orri honetan argitaratzea.
Zaintza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 2an amaituko da.
Bazkarian izena emateko azken eguna, ekainaren 2a da.
Batzarrean parte hartzeko galdetegia betetzeko azken eguna, ekainaren 7a izango da.
Batzar Orokorra, ekainaren 10ean, izango da Durangon. Goizeko 10:00etan hirugarren deialdian.
Nola bozkatuko duzu?
— Telematikoki bozkatzeko ohikoa den moduan Demokratian bozketa sistema bidez egingo dugu. Aurreko batzarretan erabiltzailerik ez bazenuen sortu, 2023ko batzarrean izena emateko galdetegia bete ondoren, zure datuak egiaztatuko ditugu eta jakinaraziko dizugu mezu baten bidez erabiltzailea sor dezakezula bozketa plataforman.
— Presentzialki bozkatzeko Durangoko batzarrera bertaratuta.
— Boto delegatu bidez. Durangora bertaratzen diren bazkideek gehienez bi boto delegatu ekarri ahal izango dituzte. Batzarrera botoak eramango dituen pertsona topatzea botoa delegatu nahi duen bazkidearen ardura da. Deskargatu boto papera.
Edozein zalantza izanez gero, ikus “Bozka emateko gida” izeneko bideoa.
Kontuan edukitzekoak
Izena emateko epea: ekainaren 8a.
Galderak eta zalantzak batzarra@goiener.com helbidera bidali ditzakezue.
Telematikoki bozkatzeko epea: Batzarraren egunean bertan, goizeko 9:00etatik aurrera eta batzarraren amaiera aldera (14:30ak baino lehen) ixten den arte.
Informazio gehigarria
Edozein zalantza izanez gero idatzi batzarra@goiener.com helbidera.
Batzarra iritsi ahala web orri hau eguneratuko dugu.
Batzar Orokorrean parte-hartzeko estekak
- Batzarrean parte hartzeko (presentzialki, telematikoki edo boto delegatuarekin) galdetegia.
- Bozkatzeko plataforma.
- Zaintza Batzordeko hautagai gisa aurkezteko galdetegia.
Bozkatzeko oharrak eta baldintzak
Bozkatzeko izena eman aurretik, ondo irakurri ondorengo informazioa:
- Telematikoki bozkatzeko erabiliko dugun sistema Demokratian izeneko software librea da. Bozkatzailearen boto pribatutasuna mantentzen du eta hainbat erakundetan erabili da.
- Batzarrean izena emateko galdetegia erabilita, eskatu ahalko da botoa paperean, era presentzialean edo delegatuan emateko aukera. Ezinbestean pertsona horiek era telematikoan bozkatzeko aukera galduko dute. Bozkatzeko modua ezingo da aldatu ekainaren 7tik aurrera.
- Tamalez, Demokratian sistema ez dago prestatua erabiltzaile bakoitzak bere hizkuntza aukeratzeko, nolabait moldatu dugu ele bitan jartzeko.
- Bozkatu ahal izateko, bazkidearen IFZ eta izena (juridikoen kasuan, sozietatearen izena eta IFZ) beharko ditugu. Modu horretan, frogatu ahal izango dugu pertsona hori Goienerreko bazkidea dela.
- Telematikoki bozkatzeko derrigorrezkoa izango da norberaren posta elektroniko bat edukitzea. Bi bazkide edo gehiagok ezingo dute posta elektroniko berbera erabili. Bozkatzaile bakoitzak posta elektroniko bat beharko du erregistratzeko.
- Telematikoki bozkatzeko posta elektronikoa edozein izan daiteke, ez du zertan Goienerreko bazkide bezala erabiltzen duzun berdina izan behar. Baina kasu horretan, zure nortasuna frogatzeko NANaren kopia bidaltzea eskatuko dizugu.
Bazkaria
Behin batzarra amaituta, bazkaltzeko aukera izango da Anboto Jatetxean. Bazkariak 18 euro inguruko prezioa izango du (besteetan bezala kontu korrontetik igorriko da eta begetariano zein beganorentzat ere menua eskainiko da). Bazkide bakoitzak pertsona bakarra ekarri ahal izango du. Bazkaltzen geratzeko asmoa baduzu adierazi Batzarrean izena emateko galdetegian.
Bazkarian izena emateko azken eguna ekainaren 2a izango da.