Eguna, ordua eta lekua
2024ko ekainaren 8an, 9:00etan lehen deialdia, 9:30ean bigarrena eta 10:00etan hirugarren deialdia.
Batzarra Lazkaoko Biziolan izango da. Kokapena: [OSM] – [GMaps].
Batzarra telematikoki jarraitzeko aukera eskainiko dugu, baita modu berean bozkatzekoa ere.
Gai Zerrenda
- Ongietorria eta irekiera.
- 2023ko ekintzen memoria.
- 2023ko ekitaldi ekonomikoko kontuak onartzea eta ekitaldiko emaitza banatzeko proposamena egitea.
- 2024 kudeaketa plana onartzea.
- 2024ko aurrekontua onartzea.
- 2024 urtean ekarpenei aplikatu beharreko interesaren balioaren proposamena (%0).
- Kontseilu Errektorea berritzea. Ezagutu hautagaiak
- Errekurtso Batzordea berritzea. Ezagutu hautagaiak
- Estatutuak eguneratzea.
- Barne Araudiaren eguneratzea.
- Galde-eskeak.
Izena eman batzarrean parte hartzeko
Batzarrean parte hartu edo bozkatu nahi duten guztiek –bai presentzialki, boto delegatu bidez edo telematikoki– galdetegi hau bete beharko dute.
Dokumentazioa
2023 Memoria – 2023 Txosten ekonomikoa – 2024 Kudeaketa plana.
Estatutuen aldaketen txostena.
Barne Araudiaren aldaketen txostena.
Kontseilu Errektorea berritzea
Hautagai gisa bere burua aurkeztu nahi duten bazkideek ondorengo galdetegia bete beharko dute ekainaren 3a amaitu baino lehen.
Kontseilu Errektorea hautatze eta berritzearen inguruko informazio gehiago Estatutu Sozialen 39. artikuluan.
Ezagutu Kontseilu Errektorerako hautagaiak.
Errekurtso Batzordea berritzea
Hautagai gisa bere burua aurkeztu nahi duten bazkideek ondorengo galdetegia bete beharko dute ekainaren 3a amaitu baino lehen.
Errekurtso Batzordea hautatze eta berritzearen inguruko informazio gehiago Estatutu Sozialen 47. artikuluan.
Ezagutu Errekurtso Batzorderako hautagaiak.
Kontuan edukitzeko datak
Maiatzaren 28an, deialdi ofiziala.
Bazkarian izena emateko epea: ekainak 3.
Kontseilu Errektorean eta Errekurtso Batzordean izena emateko epea: ekainak 3.
Batzarrean izena emateko epea: ekainak 5.
Telematikoki bozkatzeko aukera ekainaren 7an zabalduko da.
Batzar Orokorra, ekainaren 8an izango da Lazkaon. Goizeko 10:00etan hirugarren deialdian.
Nola bozkatuko duzu?
— Telematikoki bozkatzeko ohikoa den moduan Demokratian bozketa sistema bidez egingo dugu. Aurreko batzarretan erabiltzailerik ez bazenuen sortu, 2024ko batzarrean izena emateko galdetegia bete ondoren, zure datuak egiaztatuko ditugu eta jakinaraziko dizugu mezu baten bidez erabiltzailea sor dezakezula bozketa plataforman.
— Presentzialki bozkatzeko Lazkaoko batzarrera bertaratuta.
— Boto delegatu bidez. Lazkaora bertaratzen diren bazkideek gehienez bi boto delegatu ekarri ahal izango dituzte. Batzarrera botoak eramango dituen pertsona topatzea, botoa delegatu nahi duen bazkidearen ardura da. Deskargatu boto papera.
Edozein zalantza izanez gero, ikus “Bozka emateko gida” izeneko bideoa.
Kontuan edukitzekoak
Izena emateko epea: ekainaren 5a.
Galderak eta zalantzak batzarra@goiener.com helbidera bidali ditzakezue.
Telematikoki bozkatzeko epea: Batzarraren bezperan goizez hasita batzarraren amaiera aldera (14:00ak baino lehen) ixten den arte.
Informazio gehigarria
Edozein zalantza izanez gero idatzi batzarra@goiener.com helbidera.
Batzarra iritsi ahala web orri hau eguneratuko dugu.
Batzar Orokorrean parte-hartzeko estekak
- Batzarrean parte hartzeko (presentzialki, telematikoki edo boto delegatuarekin) galdetegia.
- Bozkatzeko plataforma.
- Kontseilu Errektorean edo Errekurtso Batzordean hautagai gisa aurkezteko galdetegia.
Bozkatzeko oharrak eta baldintzak
Bozkatzeko izena eman aurretik, ondo irakurri ondorengo informazioa:
- Telematikoki bozkatzeko erabiliko dugun sistema Demokratian izeneko software librea da. Bozkatzailearen boto pribatutasuna mantentzen du eta hainbat entitateetan erabili da.
- Batzarrean izena emateko galdetegia erabilita, eskatu ahalko da botoa paperean, era presentzialean edo delegatuan emateko aukera. Ezinbestean pertsona horiek era telematikoan bozkatzeko aukera galduko dute. Bozkatzeko modua ezingo da aldatu ekainaren 7tik aurrera.
- Tamalez, Demokratian sistema ez dago prestatua erabiltzaile bakoitzak bere hizkuntza aukeratzeko, nolabait moldatu dugu ele bitan jartzeko.
- Bozkatu ahal izateko, bazkidearen IFZ eta izena (juridikoen kasuan, sozietatearen izena eta IFZ) beharko ditugu. Modu horretan, frogatu ahal izango dugu pertsona hori Goienerreko bazkidea dela.
- Telematikoki bozkatzeko derrigorrezkoa izango da norberaren posta elektroniko bat edukitzea. Bi bazkide edo gehiagok ezingo dute posta elektroniko berbera erabili. Bozkatzaile bakoitzak posta elektroniko bat beharko du erregistratzeko.
- Telematikoki bozkatzeko posta elektronikoa edozein izan daiteke, ez du zertan Goienerreko bazkide bezala erabiltzen duzun berdina izan behar. Baina kasu horretan, zure nortasuna frogatzeko NANaren kopia bidaltzea eskatuko dizugu.
Gosaria eta bazkaria
Gosaria: Bertaratzen diren bazkide guztiei kafea eta gosaria eskainiko diegu 9:00etatik aurrera.
Bazkaria: Behin batzarra amaituta, bazkaltzeko aukera izango da Biziolan. Bazkariak 20 euro inguruko prezioa izango du (besteetan bezala kontu korrontetik igorriko da. Bi aukera izango dira, barazkizko paella eta haragizko paella). Prezioan dena sartua dago, kafeak barne. Bazkide bakoitzak pertsona bakarra ekarri ahal izango du. Bazkaltzen geratzeko asmoa baduzu adierazi Batzarrean izena emateko galdetegian eta lehenbailehen egitea eskertuko dizugu.
Bazkarian izena emateko azken eguna ekainaren 3a izango da.
Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Olatz eta Albertok beheko bideoetan kontatuko dizute.
Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko.