Eguna, ordua eta lekua
2025eko ekainaren 14an, 9:00etan lehen deialdia, 9:30ean bigarrena eta 10:00etan hirugarren deialdia.
Batzarra Gasteizko Arriaga Gizarte Etxean izango da. Kokapena: [OSM] – [GMaps].
Batzarra telematikoki jarraitzeko aukera eskainiko dugu, baita modu berean bozkatzekoa ere.
Gai Zerrenda
- Ongietorria eta irekiera.
- 2024ko ekintzen memoria onartzea.
- 2024eko ekitaldi ekonomikoko kontuak onartzea eta ekitaldiko emaitza banatzeko proposamena egitea.
- 2025 kudeaketa plana onartzea.
- 2025eko aurrekontua onartzea.
- 2025 urtean ekarpenei aplikatu beharreko interesaren balioaren proposamena onartzea (% 0).
- 2025-2030 Plan Estrategikoa onartzea.
- KarKarCar bazkidetza onartzea.
- Zaintza Batzordea berritzea.
- Barne Araudiaren eguneratzea.
- Galde-eskeak.
Izena eman batzarrean parte hartzeko
Batzarrean parte hartu edo bozkatu nahi duten guztiek –bai presentzialki, boto delegatu bidez edo telematikoki– galdetegi hau bete beharko dute.
Dokumentazioa
2024 Memoria – 2024 Txosten ekonomikoa – 2025 Kudeaketa plana.
Goiener Karkarcarreko bazkide izateko proposamena.
Barne Araudiaren aldaketen txostena.
Zaintza Batzordea berritzea
Hautagai gisa bere burua aurkeztu nahi duten bazkideek ondorengo galdetegia bete beharko dute ekainaren 9a amaitu baino lehen.
Kontseilu Errektorea hautatze eta berritzearen inguruko informazio gehiago Estatutu Sozialen 44. artikuluan.
Ezagutu Zaintza Batzordera aurkeztu diren hautagaiak.
Kontuan edukitzeko datak
Maiatzaren 29an, deialdi ofiziala.
Bazkarian izena emateko epea: ekainak 9.
Zaintza Batzordean izena emateko epea: ekainak 9.
Batzarrean izena emateko epea: ekainak 11.
Telematikoki bozkatzeko aukera ekainaren 13an zabalduko da.
Batzar Orokorra, ekainaren 14an izango da Gasteizen. Goizeko 10:00etan hirugarren deialdian.
Nola bozkatuko duzu?
— Telematikoki bozkatzeko ohikoa den moduan Demokratian bozketa sistema bidez egingo dugu. Aurreko batzarretan erabiltzailerik ez bazenuen sortu, 2025eko batzarrean izena emateko galdetegia bete ondoren, zure datuak egiaztatuko ditugu eta jakinaraziko dizugu mezu baten bidez erabiltzailea sor dezakezula bozketa plataforman.
— Presentzialki bozkatzeko Gasteizko batzarrera bertaratuta.
— Boto delegatu bidez. Gasteizera bertaratzen diren bazkideek gehienez bi boto delegatu ekarri ahal izango dituzte. Batzarrera botoak eramango dituen pertsona topatzea, botoa delegatu nahi duen bazkidearen ardura da. Deskargatu boto papera.
Edozein zalantza izanez gero, ikus “Bozka emateko gida” izeneko bideoa.
Kontuan edukitzekoak
Izena emateko epea: ekainaren 11n.
Galderak eta zalantzak batzarra@goiener.com helbidera bidali ditzakezue.
Telematikoki bozkatzeko epea: Batzarraren bezperan goizez hasita batzarraren amaiera aldera (14:00ak baino lehen) ixten den arte.
Informazio gehigarria
Edozein zalantza izanez gero idatzi batzarra@goiener.com helbidera.
Batzarra iritsi ahala web orri hau eguneratuko dugu.
Batzar Orokorrean parte-hartzeko estekak
- Batzarrean parte hartzeko (presentzialki, telematikoki edo boto delegatuarekin) galdetegia.
- Bozkatzeko plataforma.
- Zaintza Batzordean hautagai gisa aurkezteko galdetegia.
Bozkatzeko oharrak eta baldintzak
Bozkatzeko izena eman aurretik, ondo irakurri ondorengo informazioa:
- Telematikoki bozkatzeko erabiliko dugun sistema Demokratian izeneko software librea da. Bozkatzailearen boto pribatutasuna mantentzen du eta hainbat entitateetan erabili da.
- Batzarrean izena emateko galdetegia erabilita, eskatu ahalko da botoa paperean, era presentzialean edo delegatuan emateko aukera. Ezinbestean pertsona horiek era telematikoan bozkatzeko aukera galduko dute. Bozkatzeko modua ezingo da aldatu ekainaren 11tik aurrera.
- Tamalez, Demokratian sistema ez dago prestatua erabiltzaile bakoitzak bere hizkuntza aukeratzeko, nolabait moldatu dugu ele bitan jartzeko.
- Bozkatu ahal izateko, bazkidearen IFZ eta izena (juridikoen kasuan, sozietatearen izena eta IFZ) beharko ditugu. Modu horretan, frogatu ahal izango dugu pertsona hori Goienerreko bazkidea dela.
- Telematikoki bozkatzeko derrigorrezkoa izango da norberaren posta elektroniko bat edukitzea. Bi bazkide edo gehiagok ezingo dute posta elektroniko berbera erabili. Bozkatzaile bakoitzak posta elektroniko bat beharko du erregistratzeko.
- Telematikoki bozkatzeko posta elektronikoa edozein izan daiteke, ez du zertan Goienerreko bazkide bezala erabiltzen duzun berdina izan behar. Baina kasu horretan, zure nortasuna frogatzeko NANaren kopia bidaltzea eskatuko dizugu.
Bazkaria
Behin batzarra amaituta, bazkaltzeko aukera izango da Lokura Jamonera jatetxean. Bazkariak 32 euro inguruko prezioa izango du (besteetan bezala kontu korrontetik igorriko da). Bazkide bakoitzak pertsona bakarra ekarri ahal izango du. Bazkaltzen geratzeko asmoa baduzu adierazi Batzarrean izena emateko galdetegian eta lehenbailehen egitea eskertuko dizugu.
Bazkarian izena emateko azken eguna ekainaren 9a izango da.























































