
— Eguna, ordua eta lekua
2026ko ekainaren 13an, 9:00etan lehen deialdia, 9:30ean bigarrena eta 10:00etan hirugarren deialdia.
Batzarra Abadiñoko Errota Kultur Etxean izango da. Kokapena: [OSM] – [GMaps].
Batzarreko audioa Telegram bidez jarraitzeko aukera eskainiko dugu (Goiener Irratia kanalean) eta bertan erabiliko dugun aurkezpena orri honetan jarriko dugu eskuragarri.
Telematikoki bozkatzeko aukera izango da.
— Gai Zerrenda
- Ongietorria eta irekiera.
- 2025eko ekintzen memoria onartzea.
- 2025eko ekitaldi ekonomikoko kontuak onartzea eta ekitaldiko emaitza banatzeko proposamena egitea.
- 2026 kudeaketa plana onartzea.
- 2026ko aurrekontua onartzea.
- 2026 urtean ekarpenei aplikatu beharreko interesaren balioaren proposamena onartzea (% 0).
- Barne Araudiaren eguneratzea.
- Kontseilu Errektorea berritzea.
- Galde-eskeak.
— Izena eman batzarrean parte hartzeko
Batzarrean parte hartu edo bozkatu nahi duten guztiek –bai presentzialki, boto delegatu bidez edo telematikoki– galdetegi hau bete beharko dute.
— Dokumentazioa
— Kontseilu Errektorea berritzea
Hautagai gisa bere burua aurkeztu nahi duten bazkideek ondorengo galdetegia bete beharko dute ekainaren 8a amaitu baino lehen.
Ezagutu Kontseilu Errektorera aurkeztu diren hautagaiak.
Kontseilu Errektorea hautatze eta berritzearen inguruko informazio gehiago Estatutu Sozialen 39. artikuluan.
— Kontuan edukitzekoak
Maiatzaren 29an, deialdi ofiziala.
Bazkarian izena emateko epea: ekainak 8.
Kontseilu Errektorean izena emateko epea: ekainak 8.
Batzarrean telematikoki izena emateko epea: ekainak 10. Abadiñon eman dezakezu izena larunbatean presentzialki.
Telematikoki bozkatzeko aukera ekainaren 12an zabalduko da.
Batzar Orokorra, ekainaren 13an izango da Abadiñon. Goizeko 10:00etan hirugarren deialdian.
Galderak eta zalantzak batzarra@goiener.com helbidera bidali ditzakezue.
Telematikoki bozkatzeko epea: Batzarraren bezperan goizez hasita batzarraren amaiera aldera (14:00ak baino lehen) ixten den arte.
— Nola bozkatuko duzu?
- Telematikoki bozkatzeko ohikoa den moduan Demokratian bozketa sistema bidez egingo dugu. Aurreko batzarretan erabiltzailerik ez bazenuen sortu, 2026ko batzarrean izena emateko galdetegia bete ondoren, zure datuak egiaztatuko ditugu eta jakinaraziko dizugu mezu baten bidez erabiltzailea sor dezakezula bozketa plataforman.
- Presentzialki bozkatzeko Abadiñoko batzarrera bertaratuta.
- Boto delegatu bidez. Abadiñora bertaratzen diren bazkideek gehienez bi boto delegatu ekarri ahal izango dituzte. Batzarrera botoak eramango dituen pertsona topatzea, botoa delegatu nahi duen bazkidearen ardura da. Deskargatu boto papera.
Edozein zalantza izanez gero, ikus “Bozka emateko gida” izeneko bideoa.
— Mahai-ingurua
Aurtengo batzar honetarako mahai inguru interesgarri bat prestatu dugu. Aurki jakinaraziko dizkizuegu gaiak eta partaideak atal honetan.
— Batzar Orokorrean parte-hartzeko estekak
- Batzarrean parte hartzeko (presentzialki, telematikoki edo boto delegatuarekin) galdetegia.
- Kontseilu Errektorean hautagai gisa aurkezteko galdetegia.
- Bozkatzeko plataforma.
- Batzarra audioz jarraitzeko kanala.
- Gazelaniazko interpretazioa jasotzeko kanala.
— Bozkatzeko oharrak eta baldintzak
Bozkatzeko izena eman aurretik, ondo irakurri ondorengo informazioa:
- Telematikoki bozkatzeko erabiliko dugun sistema Demokratian izeneko software librea da. Bozkatzailearen boto pribatutasuna mantentzen du eta hainbat entitateetan erabili da.
- Batzarrean izena emateko galdetegia erabilita, eskatu ahalko da botoa paperean, era presentzialean edo delegatuan emateko aukera. Ezinbestean pertsona horiek era telematikoan bozkatzeko aukera galduko dute. Bozkatzeko modua ezingo da aldatu ekainaren 10etik aurrera.
- Tamalez, Demokratian sistema ez dago prestatua erabiltzaile bakoitzak bere hizkuntza aukeratzeko, nolabait moldatu dugu ele bitan jartzeko.
- Bozkatu ahal izateko, bazkidearen IFZ eta izena (juridikoen kasuan, sozietatearen izena eta IFZ) beharko ditugu. Modu horretan, frogatu ahal izango dugu pertsona hori Goienerreko bazkidea dela.
- Telematikoki bozkatzeko derrigorrezkoa izango da norberaren posta elektroniko bat edukitzea. Bi bazkide edo gehiagok ezingo dute posta elektroniko berbera erabili. Bozkatzaile bakoitzak posta elektroniko bat beharko du erregistratzeko.
- Telematikoki bozkatzeko posta elektronikoa edozein izan daiteke, ez du zertan Goienerreko bazkide bezala erabiltzen duzun berdina izan behar. Baina kasu horretan, zure nortasuna frogatzeko NANaren kopia bidaltzea eskatuko dizugu.
— Bazkaria
Behin Batzarra amaituta, bazkaltzeko aukera izango da aretotik gertu dagoen Taberna Zarran. Bazkariak 30 euro inguruko prezioa izango du (besteetan bezala kontu korrontetik igorriko da). Bazkide bakoitzak pertsona bakarra ekarri ahal izango du. Bazkaltzen geratzeko asmoa baduzu adierazi Batzarrean izena emateko galdetegian eta lehenbailehen egitea eskertuko dizugu.
Bazkarian izena emateko azken eguna ekainaren 8a izango da.























































