Ezagutu Kontseilu Errektorea osatzeko garaian kontuan izan beharreko gako nagusiak.
Lehen blokea:

Itsaso Irastorza Munduate
Kontseilu Errektoreko kide izateko ilusioz eta arduraz. Hitz gutxiko pertsona, baina konprometitua. Kooperatibaren eguneroko errealitatea eta barruko funtzionamendua gertutik ezagutu eta bertatik ekarpena egin nahi dut, pertsonen zaintza erdigunean jarriz, kooperatiba indartu eta etorkizuneko erronkei erantzuten laguntzeko.

Alazne Arruti Bengoetxea
Energia berriztagarrien Ingeniaria. Goienerrera boluntario gisara hurbildu nintzen, gauzak egiteko modu berrien bila. Konturatzerako, Nafarkoopeko bulego teknikoan. Sortalde, Usurbilgo energia komunitateko kide sortzaileetakoa. Bide oparo honetan prest Goienerreko Kontseilu Errektoreko kide izan eta ekarpenak egiteko.

Ines Castiella Imaz
2017 urtetik Goienerreko bazkide eta boluntario, hainbat batzorde eta lanketetan parte hartu dut. Goiener eta Nafarkoopeko kontseilu errektoretan aritzen naiz. Proiektua interesgarri hoentako parte aktibo izaten jarraitu nahi dut; horregatik aurkezten dut berriro nire burua Kontseilu Errektorera.

Mercedes Aja Hernando
Balio kooperatiboekin bat egiten dut, eta eskarmentu handia dut zuzendari lanetan. Ia 20 urte egin nituen Mondragon Korporazioan lanean, eta hainbat kontseilu errektoretako kide izan nintzen, bai eta ingeniaritza eta aholkularitzako zenbait kooperatibaren taldeko presidenteorde ere. Pozik lagunduko nuke aukeratua izanez gero.
Bigarren blokea:

Joseba Jokin Susperregi Intxaurrandieta
Urte batzuk daramat Goienerri laguntza ematen. Gustuko ditudan lanak izaten dira. Kooperatiba honen lan ona babesten, defendatzen eta kudeatzen jarraitzeko, oso harro bainago kooperatiba honen kide izateaz.

Mikel Oteiza Piera
Berriztagarrien enpresa batean egiten dut lan duela 19 urte. Ingenieria naiz eta ingurumen ingeniaritzako masterra dut. Goienerren laguntzeko prest!

Ander Garay Diaz
Goienerren boluntario lanetan hastapenetatik, lagundu ahal izan dudan ekimenetan nire hondar alea jarriz. Euskal Herriko zentral minihidraulikoen defendatzaile sutsua. Gure lurraldearen burujabetza energetikoaren eta trantsizio ekologikoaren alde beti.

Nestor Arana Arexolaleiba
Eskoraitzarra. Goienerreko eta Nafarkoopeko bazkide. Udalerri mailan energia ekimenetan aritua tartean Debagoienako D2030 Ernamuina taldean eta Argitzen prozesuko talde motorrean. Goienerreko langile ilusionanteak ikusita, kontseilu errektorean parte hartzeko gogoz.

Josu Naveda Saenz de Ugarte
Jardun profesionala izaera anitzeko militantziekin uztartzen dituen 38 urteko ekonomista bilbotarra naiz. Ekologismoak eta finantza etikoek pizten didate interesa, eta baita ere herri mugimenduaren ehuna sostengatzen duen jai eredu herrikoi eta partehartzaileak. Beno, eta txiste txarrek. Bereziki txiste txarrek.

Ion Etxabe Zubizarreta
Ingeniari arabarra, Goienerren 2019tik boluntario lanetan. Euskara Batzordean burubelarri aritu izan naiz. Nire inplikazioa handitu nahiko nuke Kontseilu Errektorera aurkeztuz. Berriztagarrien eztabaida estrategikoetan eta boluntarioen presentzia areagotzean ekarpenak egin ditzaket.

Oier Etxebarria Gutierrez
Antolakuntza ingeniari industriala eta Aretxabaletarra. Goienerren bazkide 2013tik (lehenik bolondres) eta langile 2020tik. Energia komunitateei bidelaguntza eta sustengua ematen diet eta energia efizientziaren eta nahikotasunaren fan amorratua naiz.

Jon Ander Capilla Arribas
Nafarkoopeko bazkide ere banaiz, LHko irakaslea eta ADEn graduatua 3 masterrekin. Pertsonen kudeaketan, bankan eta retail-ean aditua. Rio de Oro GKEari laguntzen diot. Kooperatibismoarekin eta trantsizio energetiko demokratikoarekin konprometitua, Kontseilu Errektoreari ekarpena egin nahi diot.

Lander Arriola Iñurrategi

Koldo Rodriguez Akerregi
Nafarroan bizi den bizkaitarra. Herrigintzan urteak lanean. Egun, Herri Urratseko Koordinatzailea. Energiaren mundua eta Goienerren filosofia asko interesatzen zaizkit.

Iker Bereciartua Castrillo
Kooperatiba guztietan lagundu behar da. Bada, hementxe nago ni. Gogo eta ikasteko animo handiko pertsona naiz. Noiz hasiko gara lanean?

Alejandro Cerdeño Crespo
Goienerreko Kontseilu Errektoreko kide izan nintzen eta 24.000 bazkide dituen Mufusap irabazi asmorik gabeko kooperatibako presidentea naiz, duela 21 urtetik.
3. blokea:

Ion Gonzalez Etayo
Barañaindarra, herrigintzan eskarmentuduna eta goienerzalea. Ez nuen etsi bertan lanean hasi arte. Azken lau urteotan pozik aritu naiz Arreta eta Saregintza taldeetan. Iruñeko bulegoari maitasunaz gain, gatz eta piparra jarriz!

Jon Urturi Aldama
Egungo gizartearen kontsumo elektriko eta energetikoaren ereduan beharrezkoak diren aldaketak bultzatu, haietan parte hartu eta neurriak proposatu ahal izateko ilusio handia dut.
4. blokea:

REAS Euskadi (Blanca Boix)
Alternatiba ekonomiko bidezkoagoak eta jasangarriagoak bultzatzen ari diren proiektu kolektiboetan aktiboki parte hartzearen garrantzian sinesten dugu. Goiener erreferentziazko entitatea da ekonomia sozial eta solidarioaren barruan, eta gobernantza guneetan ere laguntzea naturala iruditzen zaigu.

Bioalai (Pilar Monge Padilla)
BioAlai, Goienerren bazkide gisa, Kontseilu Errektoreko bazkide laguntzaile izateko hautagaitza aurkeztu dugu, proiektu kooperatiboa babesteko eta erakundeak egindako gonbidapenari erantzuteko.
Kontuan izan beharrekoak
Kontseilu Errektorea osatzerakoan kontuan izan beharrekoak:
- Kontseilu Errektorea 10 titularrek eta lau ordezkok osatzen dute.
- Honela banatzen da, partaideen izaeraren arabera: 7 bazkide-kontsumitzaile, bazkide-laguntzaile 1 eta 2 bazkide-langile.
- Kontseilu Errektoreak bi urtetik behin berritzen ditu kideen erdiak.
- Egungo Kontseilu Errektorean daudenetatik bost lagunek jarraituko dute eta beste bost aterako dira (ikus egungo Kontseilu Errektorea).
- Parekidetasuna eta bazkideen izaera bermatze aldera blokeetan bozkatuko dugu.
- 1. eta 2. blokeen bidez bazkide-kontsumitzaileak aukeratuko ditugu. 1. bloketik bi pertsona sartuko dira eta 2. bloketik pertsona bat.
- 3. blokearen bidez bazkide-langile bat aukeratuko dugu, bestea ordezko gisa geratuko da.
- 4. blokearen bidez bazkide kolaboratzailea aukeratuko dugu.
- Aurreko Kontseilu Errektore taldetik aterako dira: Ines Castiella Imaz, Eider Murgoitio Bengoa, Beñat Gumendi Culla, Agurtzane Allur Dorronsoro eta Eneko Maioz Ganboa Orexako Udalaren izenean.
- Kontseilu Errektore berriak erabakiko ditu esleitu gabeko karguak.
- Xehetasunetan sakontzeko aztertu Estatu Sozialen 39. artikulua.
Orain arteko Kontseilu Errektorea
— Jarraituko dute:

ERIKA MARTINEZ LIZARRAGA
Lehendakaria
Bazkide-kontsumitzailea

ALFONSO GARCÍA MÁRQUEZ
Idazkaria
Bazkide-kontsumitzailea

MIKEL INTXAUSTI SARRIEGI
Bazkide-kontsumitzailea

MAITANE BERASATEGI ERRAZKIN
Bazkide-langilea

ALEX LOPEZ MORAGDO
Bazkide-kontsumitzailea
— Aterako dira:

INES CASTIELLA IMAZ
Lehendakariordea
Bazkide-kontsumitzailea

EIDER MURGOITIO BENGOA
Bazkide-kontsumitzailea

BEÑAT GUMENDI CULLA
Bazkide-kontsumitzailea

AGURTZANE ALLUR DORRONSORO
Bazkide-langilea

OREXAKO UDALA
(ENEKO MAIOZ GANBOA)
Bazkide-kolaboratzailea























































