Berreskuratu 1.000 € arte zure ibilgailu elektrikoagatik
Pizgarri hau Nafarroan edo Euskal Autonomia Erkidegoan 2023-2024-2025ean % 100 elektrikoa den ibilgailua erosi zutenei zuzendurik dago
Zure ibilgailua 2023 eta 2025 urteen artean erosi bazenuen, pizgarri ekonomiko bat jaso dezakezu Energia Aurrezteko Ziurtagirien bidez (EAZ). Gu arduratuko gara kudeaketa osoaz.

✅ Nork eskuratu dezake?
Pizgarri hau lortzeko ezinbestekoa da baldintza hauek betetzea:
✔️ Goienerreko bazkide eta/edo kontsumitzaile izatea (ez bazara, pizgarri hau lortzeko bazkidetu zaitezke).
✔️ % 100 ibilgailu elektrikoa erosi izana, konbustioko ibilgailu zaharra ordezkatuz (transferituta edo txatar bihurtuta).
✔️ Erosketa 2023 – 2025 bitartean egin izana.
✔️ Nafarroako edo Euskal Autonomia Erkidegoko biztanlea izatea.
✔️ Ibilgailua zure izenean egotea.

💶 Zenbat diru berreskuratu dezaket?
🔹 Ibilgailu bakoitzeko 1.000 € arte kontratua Goienerrekin izanez gero, eta 650 € arte zure kontratua kooperatiban ez baduzu.
🔹 Beste laguntza batzuekin bateragarria da.
🔹 Beti ere, ibilgailu horren EAZ-k dagoeneko beste bide batetik zertifikatu ez badituzu.
Zure kasua aztertu eta gutxi gorabeherako estimazioa kalkulatuko dizugu tramitazioa hasi aurretik.
* Zenbatekoa Diru-zorroan sartzen da, eta fakturak konpentsatzeko erabiliko da.

⚡ Zer dira Energia Aurrezpen Ziurtagiriak (EAZ)?
Energia aurrezpen ziurtagiria (EAZ) dokumentu bat da, eraginkortasun energetikoa helburu duen ekintza baten ondorioz (ibilgailu elektriko bat erostea, adibidez) energia-aurrezpen jakin bat dagoela egiaztatzen duena.
Horrek esan nahi du aurrezte horrek pizgarri ekonomiko bat dakarrela zuretzat, 1.000 euro artekoa.

🛠️ Gu arduratuko gara guztiaz
- Baldintzak betetzen dituzun aztertuko dugu.
- Zure ibilgailuari dagokion energia-aurrezpena kalkulatuko dugu.
- Zure EAZ kudeatuko dugu, dagokion erakundeetan.
- Uneoro informatu eta lagunduko zaitugu.
👉 Zuk beharrezko dokumentazioa baino ez duzu emango.
📝 Pizgarria eskura dezakezun jakin nahi?
Bete galdetegia eta konpromisorik gabe jakinaraziko dizugu pizgarririk badagokizun edo ez.
📩 Zalantzak dituzu?
Idatzi iezaguzu goiener@goiener.com helbidera eta ahal bezain arin erantzungo dizugu.
Kontuan izan
• Kanpaina hau 2026/03/20an amaituko da. Epea pasata, ezingo da dokumentazioa bidali.
• Aurrezkiak ordaintzeko edo konpentsatzeko data 2026ko ekaina izango da (gutxi gora-behera). Ordainketa ez da berehalakoa izaten eta kudeaketa ez da indibiduala, hau da, gutxieneko ibilgailu kopuru bat behar da tramitazioa egin ahal izateko.
• Kanpaina honek helburu bakarra du: ibilgailu elektriko bat erosteak eragindako energia-aurrezpena monetizatzea. Aitzitik, Goienerren aurrezpenak ere erosten ditugu beste esku-hartze mota batzuengatik, hala nola fatxadak birgaitzeagatik edo galdarak ordezteagatik aerotermia jarriz, besteak beste. Horrelakorik egin baduzu, jarri gurekin harremanetan bibizi@goiener.com helbidera idatziz.
























































