Gure Leihatila Bakarreko zerbitzua eraikinen birgaitze energetikoa bultzatzeko helburuarekin sortu da, mota honetako proiektuak maiz balaztatzen dituzten oztopo tekniko, administratibo, finantzario eta sozialak gaindituz. Auzotarren komunitateei edo banakako jabeei laguntza ematen diegu, baita enpresa eta administrazio publikoei ere, prozesu osoan zehar, bi etapa nagusitan banatuta:
Lehenengo fasean, diagnostiko sakona egiten dugu:
- Eraikinaren portaera termikoa eta energia-fakturak zehatz-mehatz aztertu
- Auditoria Energetiko xehatua burutu
- Eraikinaren Eraginkortasun energetikoaren Ziurtagiria egin
Horrekin guztiarekin, Ekintza Plan pertsonalizatua diseinatzen dugu, finantzaketa-proposamenak eta eskura dauden diru-laguntzen mapa argi bat barne hartuz.
Bigarren fasean, estrategiatik ekintzara igarotzen gara: hornitzaile egokienak (arkitektura-estudioak, ingeniaritza-enpresak eta kontratak) hautatzeko eta kontratatzeko aholkulari tekniko gisa aritzen gara, lanen urrats bakoitza gainbegiratuz kalitatea bermatzeko.
Birgaitzea amaitutakoan, dokumentazio-izapide guztiez eta laguntzen kudeaketaz arduratzen gara (EAZk barne). Zikloa amaitzeko, Eraginkortasun energetikoaren Ziurtagiri berria egiten dugu, lortutako benetako aurrezpena, etxebizitzen balio-handitzea eta, batez ere, erosotasun termikoa eta osasunerako hobekuntza egiaztatzeko.
Gure zerbitzuan interesatua bazaude, gurekin harremanetan jar zaitezke helbide honen bidez: bibizi@goiener.com
























































