Alba del Campo, Cadizeko Udaleko Energia Mahaiko koordinatzaileak Publico.es-en idatzitako artikulua (gazteleraz), azteratzen duena bonu soziala «hobetzeko» Errege Lege Dekretu polemimiko berriak merkaturatzaile txikien gain izango duen eragina.
Hirugarren maila
Arabako gas putzuak EAEko lurpeko ur erreserbarik haundiena zeharkatuko du
Eusko Jaurlaritzak lehiaketara atera du lehen putzuaren zundaketa eta eraikitzea 27 miloi eurotan. Putzu honek Subilla-Gasteizko akuiferoa zeharkatuko du, EAEn lurpeko ur erreserbarik haundiena bezela hartua izan dena. Albistea gazteleraz El Correon.
Espainiar Gobernuak argindarraren prezioa jeisteko asmoa duen edozein ekimeni jarriko dio betoa
Zerga gutxiago bilduko dituela arrazoi jarrita, Espainiar Gobernuak argindarraren prezioa jeisteko asmoa duen edozein ekimeni betoa jartzeko asmoa adierazten du El Periódico de la Energiak eskuratu ahal izan duen Estatuko Energiaren Idazkaritzaren txosten baten arabera. Albiste osoa gazeteleraz El Periódico de la Energian.
10 urtetan EAEk ez du berriztagarrien kuota dezima bakarrean ere hobetu
2005. urtean %7,2. 2015ean ere %7,2. Azken urteetako Euskal Gobernuek gas naturalaren alde egindako apostuak eta petroleoaren inportazioak, Euskal Autonomi Erkidegoa espainiar estatu mailan mendekotasun haundienetakoa duen lurraldean bihurtu du. «Euskadi Energia» azken txostenaren arabera, Erkidegoaren kanpo mendekotasun energetikoa Europar Batasuneko herrialde guztien gainetik dago, Luxemburgo salbu. Informazio gehiago energias-renovables.com webgunean.
Nolakoa izan beharko lukeen bono sozial berriak
Pedro Linaresen gaztelerazko artikulua El Periódico de la Energian bono sozial berriak nolakoa izan beharko lukeen azalduz.
Lurra eta pobreen aldeko Aita Santuaren dokumentua
Munduko katolikoen lider espiritualak, Frantzisko Aita Santuak, planetaren eta pobreen zaintza aldarrikatzen du argitaratutako azken dokumentuan.
Irudia: Edgar Jiménez