Goienerren 2026ko azaroaren 11ko greba orokorrarekin bat egingo dugu. Egun horretan, etxebizitza duina eskuratzeko eskubidea aldarrikatuko dugu; espekulazioari aurre egin eta langileen bizi-baldintzak hobetzea; eta baita, arazoei irtenbidea emateko, ekonomia sozial eraldatzailearen ikuspegia aintzat hartzea ere.
Modu honetan, Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalen deialdiari erantzunez, gure alea jarriko dugu etxebizitza duina izatea ere oinarrizko eskubide gisa aldarrikatzeko.
Ondorioz, azaroaren 11n gure bulegoak itxita egongo dira eta ez dugu telefono bidezko arretarik eskainiko, kooperatibaren ohiko jarduera etenez. Era berean, Goienerreko bazkide zein gainerako herritarrak, egun horretarako deitutako mobilizazio eta lanuzteetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, ahal duzuen neurrian.
Izan gogoan, zuen argindar hornidurarekin larrialdiren bat izanez gero, web orrian dauzkazuela jarraitu beharreko pausoak.
























































