Ostegunean, Urriak 2-an, Goiener-en aurkezpena burutu da:
GOIENER Energia Berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibaren aurkezpena. PIZTU taldeak antolatuta.
Tokia: Elkargunean.
Ordua: 19:00etan.
Egitarau OSOA HEMEN.
Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba
. Goiener
Ostegunean, Urriak 2-an, Goiener-en aurkezpena burutu da:
GOIENER Energia Berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibaren aurkezpena. PIZTU taldeak antolatuta.
Tokia: Elkargunean.
Ordua: 19:00etan.
Egitarau OSOA HEMEN.
. Goiener
Pasa den Ekainaren 9an, Alemaniak energia elektrikoaren eskaeraren %50 baino gehiago sortu zuen energia fotoboltaikoaren bidez. Ekoizpena 23 GWh-tik gora ibili zen eta ekainaren 1etik 8ra bitarteko astean teknologia hau 1,26 TWh elektrizitate sortzeko gai izan zen.
Nahiz eta hegoaldeko beste herrialde batzuk eguzkitsuagoak izan Alemania baino, bistan da gobernuaren apustua energia garbiak sustatzeko. Izan ere, energia honek oso sakabanatua izatea du bere ezaugarrietako bat, panelen % 90 teilatuetan daudelarik. Ezaugarri horren zergatia gobernuak bultzatutako programa bat da, anbizio handiko programa, “100.000 teilatu fotoboltaiko” deritzona, 2000 urtetik aurrera teknologia mota honen garapen handia erraztu duena.
Kontestu honetan, energia berriztagarrientzako laguntzak murriztekoak dira laster, nahiz eta energia nuklearra 2020 urterako bertan behera lagatzeko apustua egon eta gobernuak berak finkaturiko helburua izan 2030 urterako sorkuntza elektriko berriztagarria %50 erdiestea.
. Goiener
Artikuluak urteak baditu ere, pil-pilean dugun gaia da gurea. Eta Ulrich Beck-ek emandako argudioak balio handikoak. Zenbatekoa da energia nuklearraren kostua, teknikoki eguneratutako segurtasun neurriak jartzen bazaizkio, erregai eta hondakinen ziklo osoko gastuak egozten bazaizkio eta ezbeharren kasutarako behar adinako aseguru poliza ordaindu beharko balu? Alemanian galdera hauei emandako erantzunek aldaketa eragin dute. Eta gurean?
http://elpais.com/diario/2011/06/22/opinion/1308693611_850215.html
. Goiener
Bere garaian panel fotovoltaikoen alde egin zuen bezala, gobernu alemaniarrak gaur egun bultzada eman nahi dio energia baterietan gordetzeari.
Baterien kostearen %30eko maileguak eskainiko ditu gobernuak eguzki instalazio xume bat (< 30 KW) jarri nahi duen enpresa eta etxeei. Inbertsioaren helburua da etorkizun berriztagarria eta Alemaniaren independentzia energetikoa bermatzea.
. Goiener
Juan Carlos Etxeberriak aurkeztutako saioan aztertuko da azken energia erreformak enpresa euskaldunengan eta kontsumitzaileengan izango duen eragina eta berriztagarrien aldeko apostuen berri emango da.
Aurkezlea Nafarroako eguzki plaken jabeen elkartearekin egongo da eta energia berdea zuzenean erosteko ahaleginetan sortu den GoiEner kooperatibaren berri emango da.
‘El Dilema’ gaur astelehena, hilak 11, gaueko 23:15etik aurrera ETB2n ikusteko aukera egongo da.
Ikusi programa “EITB nahieran”
. Goiener
Ñabardurak ñabardura, historia behin eta berriro errepikatzen joateak ez dio dramatikotasunik kentzen historia berari. Eguna joan eta eguna etorri, are eta argiago ikusten dugu botere politikoak indar handiagoa jartzen duela irabazi pribatuak bermatzean, gizarte ongizatea bermatzean baino.
Artikulu osoa irakurri La Marean