HARAN TARTEA (merkea) 22.00tatik 12.00 tara (14 ordu).
Kontuan izan aldaketa hau, zure kontsumo ohiturak moldatuz, dirua aurrez dezakezu eta!
Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba
. Goiener
Kontuan izan aldaketa hau, zure kontsumo ohiturak moldatuz, dirua aurrez dezakezu eta!
. Goiener
ELAko lokal guztietan kontsumituko den energia berriztagarria izango da, Goiener kooperatibako bazkide eta kontsumitzaile izatera pasatuz.
Irakurri ELAk argitaratutako artikulua Manu Robles-Arangiz fundazioaren orrian.
. Goiener
. Goiener
Datorren martxoaren 29an Goiener 2014 batzar orokorra izango da, Gasteizen. Lekua: Arriaga Gizarte Etxeko Ekitaldi Aretoan. Francisco Javier de Landaburu kalea 9-A.
Hurbiltzera animatzen zaituztegu, bazkide guztiok parte har dezagun, eta eskatzen dizuegu, ahal bada, ekitaldira etorriko zaretela ziurtatzea, hobeki antolatzeko aukera izan dezagun. (OHARRA: Leku arazoengatik, batzarrera sarrera bazkideei eta ordezko bozka dakarten pertsonei bakarrik emango zaie).
Deialdia (emailez bidez bidalitakoa) hemen.
Batzarrera etortzeko autoa partekatu nahi baduzue hurrengo web-orria iradokitzen dizuegu: www.roadsharing.com/es/
. Goiener
Joan den Martxoaren 7an, Goiener-Araba taldeak eskaturik, prestakuntza saio bat egin zen gai teknikoetan sakontzeko interesa zuten talde horretako kideentzat, eta horrela prestatuago egoteko zabalkunde lanak, mintzaldiak, elkarrizketak, etab. egiteko orduan.
Bazkide baten bitartez aukera izan genuen saioa Gasteizko Eraikuntza B.H.I.-ko Zero Eraikinean egiteko. Eraikin hori ikasleek berek eraiki zuten. Zero emisio produzitzeko diseinatuta dago, eta energia berriztagarriekin bakarrik funtzionatzen du. Horren ingurune aproposean, hamabi bat lagun etorri ziren Santiago Ochoa de Eribek eman zuen prestakuntza saiora. Oso saio interesgarria eta hezigarria izan zen, eta errepikatzea espero dugu.
. Goiener
Urtarrila eta otsailean eolikoak %28,8a suposatu zuen, hidraulikoak %22,4a, eguzki energia fotoboltaikoak %1,8a eta termosolarrak %0,4a.
Evwind.com bidez [gazteleraz].