Otsail amaieratik izugarri jaitsi da prezioa merkatuetan, kontsumoa apaldu delako eta berriztagarriak zabaltzen ari direlako. Eguneko ordu batzuetan dirua galtzen ari dira ekoizleak, zero euro azpitik ordaintzen baita.
Jatorrizko artikulua Berrian.
Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba
. Goiener
Otsail amaieratik izugarri jaitsi da prezioa merkatuetan, kontsumoa apaldu delako eta berriztagarriak zabaltzen ari direlako. Eguneko ordu batzuetan dirua galtzen ari dira ekoizleak, zero euro azpitik ordaintzen baita.
Jatorrizko artikulua Berrian.
. Goiener
Gaur egungo klima-krisiak, baliabideen agortzeak eta desberdinkeria gero eta handiagoek ekarri dute hainbat desazkunde proposamen azaleratzea. Horrek gaur egungo desarrollismoa ezbaian jartzen du eta baliabideen erabilera murriztea eta banaketa bidezkoagoa proposatzen ditu. Bideragarritasuna aztertzeko, beharrezkoa da praktikan desazkundea proposatzen duten ekimenak aztertzea. Artikuluan, triangelu etikoaren metodologiaren eta desazkundearen karakterizazioa erabiliz, Goiener energia-kooperatiba euskaldunaren kasua aztertu da, erakundeak erabateko desazkunde izaera eduki ote dezakeen zehazteko. Nahiz eta Goiener oraindik ezin den hala definitu, bere buruarentzako ezarriak dituen printzipioak betetzen baditu etorkizunean erabateko desazkunde izaera duen entitatea izatera irits daiteke azterketaren esanetan.
Mario Damborenea Iglesias, Ekhi Atutxa Ordeñana eta Xabier Mendizabal Leiñenaren artikulua, Bartzelonako Unibertsitateko Scripta Nova aldizkaria argitaratua.
Irakurri artikulu osoa Script Nova aldizkarian.
. Goiener
Goiener taldeak, Europako Horizon 2020 programak finantzatutako BeCoop proiektuan parte hartzen duela baliatuz, erabilera termikorako tokiko biomasa baliatzeko aholkularitza zerbitzuak garatu berri ditu bazkideentzat. Pablo Castells arduradunak azaldu dio BERRIA egunkariari, Goiener taldea gai dela tokiko baliabideen aprobetxamenduari buruzko aholkularitza-zerbitzuak eskaintzeko, biomasak erregai fosilak ordezkatu ditzan.
Jatorrizko artikulua: Berria
. Goiener
Kontagailu adimendunak gailu aurreratuak dira, banakako hornidura elektrikoko puntuen kontsumoa neurtzen eta erregistratzen dutenak, hala nola etxeak, bulegoak eta enpresak. Kontagailu tradizionalek ez bezala, kontagailu adimendunek zuzenean jakinaraz diezazkiokete elektrizitate-kontsumoari buruzko datuak energia-hornitzaileari, energiaren erabilerari buruzko informazioa denbora errealean emanez. Jasotako datuak oso baliotsuak dira hainbat helburutarako. Aurkezten den datu multzoa EBk finantzatutako WHY proiektuaren barruan egindako ikerketaren emaitza da.
Deskargatu PDF fitxategia.
Jatorrizko artikulua ingelesez: Nature.
. Goiener
Lehengai organiko, merke eta ekologikodunak erabiltzen dituzten berokuntza-sistema kolektiboak salbuespena dira oraindik ere, baina basoa edo nekazaritza-hondakinak eskura dituzten landa-eremuetan deskarbonizazioan laguntzen dute. 10 urte betetzen dituen Sabandoko kasua aztertu dute El Pais egunkarian.
Jatorrizko artikulua: El Pais.
. Goiener
Deia egunkariak erreportaje luze eta zabala eskaini dio GoiEnerri. 2012. urtean martxan jarri zenez geroztik, kooperatibak erabat berriztagarria den argindarra merkaturatzen du, eta helburu du herritarrak ahalduntzea. Egun, ia 18.000 bazkide ditu eta 22.000 argindar kontratu kudeatzen ditu.
Jatorrizko artikulua: Deia.