Gaur egungo klima-krisiak, baliabideen agortzeak eta desberdinkeria gero eta handiagoek ekarri dute hainbat desazkunde proposamen azaleratzea. Horrek gaur egungo desarrollismoa ezbaian jartzen du eta baliabideen erabilera murriztea eta banaketa bidezkoagoa proposatzen ditu. Bideragarritasuna aztertzeko, beharrezkoa da praktikan desazkundea proposatzen duten ekimenak aztertzea. Artikuluan, triangelu etikoaren metodologiaren eta desazkundearen karakterizazioa erabiliz, Goiener energia-kooperatiba euskaldunaren kasua aztertu da, erakundeak erabateko desazkunde izaera eduki ote dezakeen zehazteko. Nahiz eta Goiener oraindik ezin den hala definitu, bere buruarentzako ezarriak dituen printzipioak betetzen baditu etorkizunean erabateko desazkunde izaera duen entitatea izatera irits daiteke azterketaren esanetan.
Mario Damborenea Iglesias, Ekhi Atutxa Ordeñana eta Xabier Mendizabal Leiñenaren artikulua, Bartzelonako Unibertsitateko Scripta Nova aldizkaria argitaratua.
Irakurri artikulu osoa Script Nova aldizkarian.