Otsail amaieratik izugarri jaitsi da prezioa merkatuetan, kontsumoa apaldu delako eta berriztagarriak zabaltzen ari direlako. Eguneko ordu batzuetan dirua galtzen ari dira ekoizleak, zero euro azpitik ordaintzen baita.
Jatorrizko artikulua Berrian.
Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba
. Goiener
Otsail amaieratik izugarri jaitsi da prezioa merkatuetan, kontsumoa apaldu delako eta berriztagarriak zabaltzen ari direlako. Eguneko ordu batzuetan dirua galtzen ari dira ekoizleak, zero euro azpitik ordaintzen baita.
Jatorrizko artikulua Berrian.
. Goiener
ACCE proiektuaren xehetasunak azaldu ditu Josu Navedak Hala Bedi irratian. Goiener kooperatibak parte hartzen duen europar proiektu honek, energia komunitateek euren proiektuak gauzatzeko behar duten finantziazioa erraztea du helburu.
. Goiener
Gaur egungo klima-krisiak, baliabideen agortzeak eta desberdinkeria gero eta handiagoek ekarri dute hainbat desazkunde proposamen azaleratzea. Horrek gaur egungo desarrollismoa ezbaian jartzen du eta baliabideen erabilera murriztea eta banaketa bidezkoagoa proposatzen ditu. Bideragarritasuna aztertzeko, beharrezkoa da praktikan desazkundea proposatzen duten ekimenak aztertzea. Artikuluan, triangelu etikoaren metodologiaren eta desazkundearen karakterizazioa erabiliz, Goiener energia-kooperatiba euskaldunaren kasua aztertu da, erakundeak erabateko desazkunde izaera eduki ote dezakeen zehazteko. Nahiz eta Goiener oraindik ezin den hala definitu, bere buruarentzako ezarriak dituen printzipioak betetzen baditu etorkizunean erabateko desazkunde izaera duen entitatea izatera irits daiteke azterketaren esanetan.
Mario Damborenea Iglesias, Ekhi Atutxa Ordeñana eta Xabier Mendizabal Leiñenaren artikulua, Bartzelonako Unibertsitateko Scripta Nova aldizkaria argitaratua.
Irakurri artikulu osoa Script Nova aldizkarian.
. Goiener
Pobrezia energetikoaren aurpegiak bildu ditu Kinka podcastaren saio berriak, Mugarik Gabeko Ingeniariak GKEko Arrate Zelaiarekin eta Goiener Kontsumo Kooperatibako Josu Navedarekin.
Jatorrizko audioa: Kinka.
. Goiener
Martxoan fakturatuko diren argindar fakturek %21eko BEZa izango dute, baldin eta kontsumo aldiaren azken eguna martxokoa bada. %10era itzuli daiteke hilabeteko handizkako merkatuko prezioa 45 eurotik gora igotzen bada.
Jatorrizko albistea: Gaur Egun (ETB1).
. Goiener
Goiener taldeak, Europako Horizon 2020 programak finantzatutako BeCoop proiektuan parte hartzen duela baliatuz, erabilera termikorako tokiko biomasa baliatzeko aholkularitza zerbitzuak garatu berri ditu bazkideentzat. Pablo Castells arduradunak azaldu dio BERRIA egunkariari, Goiener taldea gai dela tokiko baliabideen aprobetxamenduari buruzko aholkularitza-zerbitzuak eskaintzeko, biomasak erregai fosilak ordezkatu ditzan.
Jatorrizko artikulua: Berria