Lee este mensaje en castellano.
Egun on,
Zuengana zuzentzen gara informazio interesgarri baten berri emateko: Goienerrek ahalmena du, energia-merkaturatzaile gisa, eraginkortasun energetikoa helburu duten ekintzen ondorioz sortutako aurrezkiak erosteko. Energia Aurrezpen Ziurtagiriak sortzen dira argiteria publikoan hobekuntzak egiteagatik, galdara fosilen ordez bero-ponpak jartzeagatik, fatxadak birgaitzeagatik edo konbustioko ibilgailuak elektrikoengatik ordezteagatik. EAZ hauei esker, energia eraginkortasunean hobekuntzak egin dituenari pizgarri ekonomikoak jasotzea dagokio.
2023ko urtarrilaren 26tik aurrera gisa honetako lanen bat egin baduzue, dirulaguntza hau jaso dezakezue. Beste dirulaguntza batzuekin bateragarria da, hala nola Next Generation funtsekin. Dena den, kontuan izan ez direla bateragarriak FNEEtik eta DUS5000etik eratorritako programekin.
Amaitzeko, datu garrantzitsu bat azpimarratu nahi dugu: EAZek 3 urtera arteko balioa dute, eta, beraz, 2026a izango da azken urtea 2023an burututako ekintzak egiaztatzeko.
Guk aztertzeko moduko kasuren bat baduzue, idatzi iezaguzue bibizi@goiener.com helbidera, eta konpromisorik gabe lagunduko dizuegu.
Jaso agur bat.
2026ko urtarriletik aurrerako arau- eta zerga-aldaketak
Urtero bezala, abenduan aldaketa fiskal eta arautzaile berriak onartu dira sektore elektrikoan 2026rako.
Zein aldaketa onartu dira?
Honakoak dira 2026an indarrean sartuko diren eta zure argindar fakturari zuzenean eragingo dioten erregulazio-aldaketak:
ā Argindarra garraiatzeko eta banatzeko sareetara sartzeko ordainsariak [1]: Batez beste, %0,5 igo dira.
ā Sistema elektrikoaren karguak [2]: %10,27 igo dira aurreko prezioekiko aldean.
ā Sistemako Operadorearen Ordainsaria [3]: %20,64 igo dira kontsumitutako energiaren egungo prezioarekiko.
ā Merkatuko Operadorearen Ordainsaria kontsumitzaileen aldetik [2]: %0,63 jeitsi da aurreko prezioekiko aldean.
ā Kontsumitzaileek bonu soziala finantzatzea [2]: Hornidura-puntu bakoitzeko egungo kostuaren bikoitza baino pixka bat gehiago handitzen da.
Amaitzeko, beste aldaketa hauek onartu dira, epe labur edo ertainean argindarraren merkatuko prezioari eta/edo fakturari zeharka eragin diezaioketenak:
āĀ Kontsumitzaileentzako bonu soziala [4]: Bonu sozialaren deskontuak eta hornidura-bermea 2026ko abenduaren 31 arte luzatuko dira.
ā Ekoizleek bonu soziala finantzatzea [2]: Aurreko balioarekiko %48,41 igo da (ekoizleek beren energiaren merkatuko salmenta-prezioan sartuko dute kostu hori).
ā Merkatuko Operadorearen Ordainsaria ekoizleen aldetik [2]: %7,83 igo dira aurreko prezioekiko aldean.
Nola eragingo dizu?
Jarraian zehaztu dizugu aldaketa erregulatzaile horiek zer eragin izango duten kontsumitzaile baten fakturan:
⢠12,85 ⬠gehiago urteko, 3,7kW-eko potentzia kontratatua eta 1.700 kWh-ko urteko kontsumoa dituen etxebizitza batentzat.
⢠56,20 ⬠gehiago urteko, 10 kW-eko potentzia kontratatua eta urteko 8.000 kWh-ko kontsumoa dituen negozio edo establezimendu txiki batentzat.
⢠135,5 ⬠gehiago urteko, 15kW eta 22kW bitarteko potentzia kontratatua eta 16.000 kWh-ko urteko kontsumoa dituen enpresa txiki-ertain batentzat.
Ohiko moduan, gure webgunean dituzu Goiener tarifen prezioak xehetasunez argitaratuta.
[1] Ebazpena, 2025eko abenduaren 18koa, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalarena, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzekoak diren argindarraren garraio- eta banaketa-sareetarako sarbide-ordainsarien balioak ezartzen dituena.Ā
[2] TED/1524/2025 Agindua, abenduaren 23koa, sistema elektrikoko karguen prezioak ezarri eta 2026ko ekitaldirako sistema elektrikoaren kostu arautuak ezartzen dituena eta 2026ko Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 52.4.j) eta 52.4.k) artikuluetan aipatzen diren kontsumitzaileen bonu sozialari eta argindar-horniduraren kostuari dagokienez finantzatu beharreko kopuruen banaketa onartzen duena.
[3] Ebazpena, 2025eko abenduaren 23koa, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalarena, 2026rako sistema elektrikoaren operadorearen ordainsariaren zenbatekoa eta hura finantzatzeko eragileei jasanarazi beharreko prezioak ezartzen dituena.
[4] 16/2025 Errege Lege Dekretua, abenduaren 23koa, zergen eta Gizarte Segurantzaren arloetan premiazko neurriak hartu eta sektore zaurgarrienak kaltetzen dituen egoerei aurre egiteko zenbait neurri luzatzen dituena.
2025eko urtarriletik aurrerako arau- eta zerga-aldaketak
Urtero bezala, abenduan aldaketa fiskal eta arautzaile berriak onartu dira sektore elektrikoan 2025erako.
Zein aldaketa onartu dira?
Honakoak dira 2025ean indarrean sartuko diren eta zure argindar fakturari zuzenean eragingo dioten erregulazio-aldaketak:
ā Argindarra garraiatzeko eta banatzeko sareetara sartzeko ordainsariak [1]: Bidesariek gora egin dute P1 (Punta) denbora tartean, eta murriztu egin dira gainerako aldietan.
ā Sistema elektrikoaren karguak [2]: % 32,83 igo dira aurreko prezioekiko aldean.
ā Sistemako Operadorearen Ordainsaria [3]: % 3,69 jeitsi da kontsumitutako energiaren egungo prezioarekiko.
ā Merkatuko Operadorearen Ordainsaria [2]: Prezioa bere horretan mantenduko da.
ā Kontsumitzaileek bonu soziala finantzatzea [2]: Hornidura-puntu bakoitzeko egungo kostuaren bikoitza baino pixka bat gehiago handitzen da.
ā Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) [4]: 2024/12/31n BEZa murrizteari utziko zaio, argindarrak handizkako merkatuan duen hileko batez besteko prezioaren arabera. BEZa % 21eko ohiko zerga-tasara itzuliko da.
Amaitzeko, beste aldaketa hauek onartu dira, epe labur edo ertainean argindarraren merkatuko prezioari eta/edo fakturari zeharka eragin diezaioketenak:
āKontsumitzaileentzako bonu soziala [5]: Bonu sozialaren deskontuak eta hornidura-bermea 2025/12/31ra arte luzatuko dira.
ā Ekoizleek bonu soziala finantzatzea [2]: Aurreko balioarekiko % 81,14 igo da (ekoizleek beren energiaren merkatuko salmenta-prezioan sartuko dute kostu hori).
ā Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zerga[4]: 2024ko hirugarren hiruhilekotik aurrera % 7ko zerga-tasara itzuli da (ekoizleek beren energia merkatuan saltzeko prezioan sartuko dute kostu hori).
Nola eragingo dizu?
Jarraian zehaztu dizugu aldaketa erregulatzaile horiek zer eragin izango duten kontsumitzaile baten fakturan:
⢠15 ⬠gehiago urteko, 3,7kW-eko potentzia kontratatua eta 1.700 kWh-ko urteko kontsumoa dituen etxebizitza batentzat.
⢠62 ⬠gehiago urteko, 10 kW-eko potentzia kontratatua eta urteko 8.000 kWh-ko kontsumoa dituen negozio edo establezimendu txiki batentzat.
⢠90 ⬠gehiago urteko, 15kW eta 22kW bitarteko potentzia kontratatua eta 16.000 kWh-ko urteko kontsumoa dituen enpresa txiki-ertain batentzat.
Ohiko moduan, gure webgunean dituzu Goiener tarifen prezioak xehetasunez argitaratuta.
[1] Ebazpena, 2024ko abenduaren 4koa, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalarena, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzekoak diren argindarraren garraio- eta banaketa-sareetarako sarbide-ordainsarien balioak ezartzen dituena.
[2] TED/1487/2024 Agindua, abenduaren 26koa, sistema elektrikoko karguen prezioak ezarri eta 2025eko ekitaldirako sistema elektrikoaren kostu arautuak ezartzen dituena eta 2025eko Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 52.4.j) eta 52.4.k) artikuluetan aipatzen diren kontsumitzaileen bonu sozialari eta argindar-horniduraren kostuari dagokienez finantzatu beharreko kopuruen banaketa onartzen duena.
[3] Ebazpena, 2024ko abenduaren 12koa, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalarena, 2025erako sistema elektrikoaren operadorearen ordainsariaren zenbatekoa eta hura finantzatzeko eragileei jasanarazi beharreko prezioak ezartzen dituena.
[4] 8/2023 Errege Lege Dekretua, abenduaren 27koa, Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazkek eragindako ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko eta lehortearen ondorioak arintzeko neurriak hartzen dituena.
[5] 9/2024 Errege Lege Dekretua, abenduaren 23koa, ekonomiaren, zergen, garraioaren eta Gizarte Segurantzaren arloetan premiazko neurriak hartu eta sektore zaurgarrienak kaltetzen dituen egoerei aurre egiteko zenbait neurri luzatzen dituena.
ACCE proiektua Bukaresten bildu da
Aste honetan, ACCE proiektu europarreko bazkideen bilera izan dugu Bukaresten (Errumania), Goiener tartean zela. Eztabaida arrakastatsua izan da, ideia inspiratzaile eta ikuspegi interesgarriekin.
ACCE proiektuaren helburua energia-komunitateentzako finantzaketa-tresna berritzaileak aztertzea, garatzea eta eskalatzea da.
Bileraren ondoren, Bukaresteko historia eta arkitektura ikusgarria ezagutuz amaitu genuen ekitaldia. Irudietan ikus daitekeenez, eguna oso berezia izan zen. Laster gehiago!
Batzar informatiboak 2024
Albiste on batekin gatozkizue, Goienerren bueltan dira batzar informatiboak!
Ekimena berrartzearen arrazoia bikoitza da. Batetik, kooperatiban gertatzen denari buruzko zuzeneko informazioa eman nahi dizuegu. Lantzen ari garen zerbitzu eta proiektu berriak ezagutzera emateko irrikitan gaude. Era berean, modu kolektiboan erantzungo diegu beste bide batzuetatik helarazi dizkiguzuen zalantza askori: eguzki-eskoratze efektua, autokontsumoa, soberakinen konpentsazioa, energia-komunitateak…
Bigarrenik, hurbilekoak izateko eta gertu egoteko lanean jarraitu nahi dugu: gardentasuna eta parte-hartzea Batzar Nagusitik harago lantzea, zuri interesatzen zaizkizun gaiei buruz hitz egitea eta pantailak eta telefonoak alde batera uztea.
Batzarrak egingo dira:
ā IruƱean.
Kale Berria 111n.
Azaroaren 26an, 18:30ean.
ā Donostian.
Santesteban Musikaria kalea 5ean.
Azaroaren 26an, 18:30ean.
ā Gasteizez.
Konstituzio plaza 1ean.
Azaroaren 28an, 18:30ean.
ā Bilbon.
Santimami zumarkalea 26an.
Azaroaren 28an, 18:30ean.
Batzarrek ordubete inguru iraungo dute, eta, ondoren mokadutxo batera gonbidauta zaudete. Bazkide ez diren eta kooperatiba ezagutzeko jakin-mina duten zuen hurbilekoak gonbidatu ditzakezue.
Etortzekoa bazara, nahitaezkoa da formulario hau betetzea.
Jaso agur bero bat.
Hala Bedi: “ACCE-k energia komunitateen proiektuetarako finantziazioa erraztea du helburu”
ACCE proiektuaren xehetasunak azaldu ditu Josu Navedak Hala Bedi irratian. Goiener kooperatibak parte hartzen duen europar proiektu honek, energia komunitateek euren proiektuak gauzatzeko behar duten finantziazioa erraztea du helburu.




























































