Cope Vitoriak Erika Martinez Goienerreko lehendakaria elkarrizketatu du. Goiener kooperatibak eredu bat bultzatzen du, non herritarrek beren energia berriztagarria ekoitzi eta kudeatzen duten, erresilienteagoak eta eraginkorragoak izateko. Martinezek azpimarratu du eredu energetikoa eraldatzeko benetan behar duguna sorkuntza herritarren esku jartzea dela.
Audioa
Euskadi Irratia (Ekosfera): Gertuko energia, teilatuak aprobetxatuta
Koldo Garcia Madariaga eta Leire Astigarraga Urzelai Goienerreko kideak autokontsumoa bultzatzeko Auzoargi proiektuaren nondik norakoak azaldu zituzten Euskadi Irratiko Ekosfera saioan. Elkarrizketan, instalazio fotovoltaiko hauen bidez herritarrei energia hurbila, merkeagoa eta burokrazia gabe lortzeko ematen dizkieten abantailak xehatzen dituzte.
Jatorrizko audioa: Ekosfera.
Baipasa (Euskadi Irratia): Eragile txikiak urratsak ematen eta alternatibak jorratzen ari gara
Santiago Ochoa de Eribe Usabiaga Euskadi Irratiko Baipasa saioan 2025eko apirilaren 28ko itzalaldiaren lehen urteurrenean.
Jatorrizko audioa: Baipasa (Euskadi Irratia)
Euskalerria Irratia: Merkaturatzaileen deien aurrean jarraitu beharreko aholkuak
Azkenaldian asko dira herritarrek helarazten dizkiguten zalantzak beste merkaturatzaileetatik jasotzen dituzten eskaintzak eta spam deiak medio. Hori dela eta, Goienerren ondorengo aholkuak bildu ditugu merkaturatzaile baten deia jasotzen duzunerako. Asier Gutierrez Goiener kooperatibako kideak eman ditu azalpenak Euskalerria Irratiko Metropoli forala magazinean.
Entzun saioa osorik: Metropoli forala
Euskalerria Irratia: Goienerrek eta Izarkomek bulego berria elkarbanatuko dute Iruñean
Iazko apirileko itzalaldiaren ondotik, urte erdia igaro da jada Goiener eta Izarkom kooperatibek energia eta telekomunikazio esparruko lankidetza estrategikoari ekin geniola. Elkarlanean aurrera egiteko, urtarrilaren 22an inauguratuko dugu Iruñean elkarbanatuko dugun bulego berria.
Inaugurazio ekitaldiaren xehetasunak emateko, Euskalerria Irratiko Metropoli forala saioan elkarrizketatu dituzte Oihane Iragi (Goiener) eta Iker Garaialde (Izarkom).
Hala Bedi: Goienerrek aholkularitza-zerbitzua jarri du abian Gasteizko Zabalgana auzoan [es]
Goienerrek Gasteizko Zabalgana auzoan estreinatu du bertako lokal eta negozioentzako energia-aholkularitzako zerbitzu berria. Aurrera begira, energia berriztagarriei buruzko zerbitzua auzo gehiagotara zabaltzea da asmoa, hiriko auzo bakoitzaren eta erabiltzaileen premia eta berezitasunak kontuan hartuta. Erika Martinez Goienerreko lehendakariarekin hitz egin du Hala Bedi irratiko “Suelta la olla” saioak.























































