2023ko abenduan, sektore elektrikoaren erregulazio- eta zerga-aldaketa berriak onartu ziren 2024 urterako.
Aldaketa horietako batek BEZaren zerga-tasari eragingo dio, eta haren balioa % 10ean ezarri da 10 kW-eko edo hortik beherako potentzia duten kontratuetarako, betiere azken hilabete naturaleko merkatuko prezioa 45 €/MWh baino handiagoa bada; bestela % 21era igoko da. Neurri hau 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra egongo da indarrean.
Argindarraren merkatuan, otsaileko batez besteko prezioa 40 €/MWh izan da. Beraz, fakturatutako tartearen azken eguna martxokoa bada, faktura horren zerga-tasa % 21ekoa izango da. Aurtengo fakturetan BEZa merkatuko prezioen bilakaeraren araberakoa izango da, ondorioz, litekeena da urtean zehar bi BEZ ezberdin izatea fakturazio hilabetearen arabera.