Energia-komunitateak eta hiri-berroneratzeak izan dira bigarren jardunaldiko lehen mahaiaren eztabaida nagusia.
Jatorrizko artikulua gaztelaniaz: Noticias de Navarra.
Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba
. Goiener
Energia-komunitateak eta hiri-berroneratzeak izan dira bigarren jardunaldiko lehen mahaiaren eztabaida nagusia.
Jatorrizko artikulua gaztelaniaz: Noticias de Navarra.
. Goiener
Santiago Ochoa de Eribe Usabiaga goienerkideari elkarrizketa Euskadi Irratiko Ekosfera saioan, gasa eta nuklearra energia «berde» izendatzearen inguruan.
Jatorrizko audioa: Ekosfera (EITB).
. Goiener
Panelak Iturzaeta ikastetxearen teilatuan ezarriko ditu, eta 84.000 euroko inbertsioa eskatuko du. Trukean, hamabi udal eraikinek behar duten energiaren% 25 lortuko da bide horretatik. Herritarrekin lanketa ere egingo dute udalak eta Goienerrek energia komunitateak sortzeko, eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntua ezartzea ere aztertuko du.
Jatorrizko artikulua: Getariako Udala.
. Goiener
Oier Zenigaonaindia Naiz Irratiko Gelditu Makinak saioan izan zen mugikortasunaren inguruan hitz egiten.
Jatorrizko audioa: Naiz Irratia.
. Goiener
Mikel Libano Eguzki Irratiko Pasealeku saioan izan zen tarifa elektriko berriak, sistema elektrikoa eta Goienerren inguruan hitz egiten.
Jatorria: Eguzki Irratia
. Goiener
Garai zail hauetan, zailtasunetan dauden bazkide guztiei fakturen ordainketan atzerapen bat eskatzeko aukera eskaintzen diegu.
Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioari joan den astean beste 70 merkaturatzailerekin batera helarazi genizkion eskaeren zati bat jasotzen duten zenbait neurri argitaratu zituen apirialaren 1eko Estatuko Aldizkari Ofizialean. Barne egoera aztertu ondoren, eta 11/2020 Errege Dekretu Legeak eragindako aldaketekin, geldialdi horren ondorioak gainditzen lagunduko diguten neurriak hartzeko beharrezko baldintzak ditugu orain.
Kooperatiba gisa, uste dugu bidezkoa dela guztiok aukera hau izatea, izan enpresa edo izan partikular. Salbuespeneko egoera bizi dugu; egun hauetan argi geratu zaigu, inor atzean utzi gabe bertatik irteteko bide bakarrak elkartasuna eta norberaren erantzukizuna direla.
Goienerretik ere elkartasun eta erantzukizun balio horiekin bat egin nahi dugu. Neurri horiek modu arduratsuan erabiltzen baditugu, gehien behar dituztenei bideratu ahal izango dizkiegu baliabide ekonomiko eta kudeaketa ahaleginak. Gauzak horrela egitea gainera, eskaeren kudeaketak aurrera aterako dituzten lankideen lana errespetatzea da; hau dena posible egiten duten lankide hoiek babesteko modu polita, talde bateko kide garela barneratuz, kooperatibista izateak dakarren erantzukizuna ulertuta. Beste edozein jarrera edo erabaki, guztion teilatura harriak botatzea litzateke, norberarenera barne.
Argibideak eman ditugu, gure taldeak eskaerei eta sor daitezkeen zalantza guztiei ahalik eta arinen erantzuteko eta kasu bakoitzean aukerarik onena aholkatzeko.
Goienerreko partaide guztiei eskerrak emanez amaitu nahi dugu; gogoraraziz aurrera aterako garela, eta garrantzitsuago dena, elkar hartuta aterako garela, abantean!