Jarraian azaltzen dizkizugu bazkide bakarrak kontratu bat baino gehiago izan ditzakeen kasuak:
- Zure familiari abala eman diezaiokezu aurrekoenganako lerroan soilik (gurasoak, aiton-amonak).
- Bazkide bazara zure izenean dauden kontratuak pasa ditzakezu, betiere pertsona titularra zu zeu zarenean.
- Autonomo gisa lan egiten baduzu, eta zure negozioko hornidura-puntua zure izenean badago, animatu zaitez faktura GoiEnerrera aldatzen.
- Kontraturik gabeko bazkidea bazara beste pertsona baten kontratu bakar bat abalatu dezakezu.
- Pasa ezazu zure bikotearen kontratua. Bizikidetza agiria edo familia-liburua behar dituzu soilik.
ESKATU HEMEN ZURE KONTRATUA.