
1. Zer da Diru-zorroa?
Sistema bat da aukera ematen diguna, autokontsumoko hornidura-puntuen fakturetan, konpentsatu gabeko soberakinen zenbatekoa metatzeko. Ez da metatzen sobera geratu den energia; fakturan konpentsatu gabe geratu den diru-kopurua, baizik.
2. Noiz jarriko da martxan?
Diru-zorroa martxan egongo da 2022ko apirilaren 17tik aurrera, eta aste horretan bertan hasiko gara jaulkitako fakturetan deskontuak aplikatzen. Nolanahi ere, Diru-zorroan metatutako saldoa izango da 2022ko urtarrilaren 1etik hasi eta gaur arte konpentsatu gabeko fakturetako soberakinei dagokiena; betiere, ordutik hona kontratua Goienerren aktibatua egon bada.
3. Nola jakin zenbatekoa den nire hornidura-puntuko faktura bakoitzean metatuta daukadan diru-kopurua?
Zenbateko hori faktura guztietan agertzen da. Egun, kontsultatu zenezake konpentsatu beharko litzatekeen zenbateko osoa eta benetan konpentsatzen dena; bada, bien arteko aldea izango da Diru-zorroan metatuko dena.
4. Autokontsumoko puntu guztietarako balio al du?
Sistema hau aplikatzen zaie, soilik, konpentsazioa duten autokontsumoei; izan autokontsumo indibiduala edo autokontsumo partekatua.
5. Nola aplikatuko da deskontua fakturan?
Deskontua aplikatuko da fakturaren amaieran, dagozkion zergak aplikatu ondoren.
6. Ordaindu beharrean, iritsi naiteke faktura batengatik kobratzera?
Ez, ezin liteke; autokontsumo-mota horrekin ezin da soberakinak saltzeagatik probetxu ekonomikorik atera. Asmoa hori balitz, autoekoizleak aukera luke soberakinak zuzenean sarera saltzeko, eta ez konpentsazio sinplifikatura.
Beraz, faktura batean ordaindu beharreko gutxienekoa 0,01 € izango da; ezin baita 0 €-ko fakturarik jaulki.
7. Eta autokontsumoko hornidura-kontratu bat baino gehiago baditut, Diru-zorro bat baino gehiago izango ditut?
Ez. Autokontsumoko hornidura-kontratu bat baino gehiagoren titularra bazara, jakin behar duzu Diru-zorro berean pilatuko zaizkizula fakturetan konpentsatu gabeko zenbateko guztiak, saldo-poltsa bakarrean.
8. Kontratu bat baino gehiago badut, denetan erabili nezake diru-zorroko saldoa?
Aplikatu ahal izango da zure izenean dauden edozein hornidura-kontratutan, baina, horretarako, gurekin harremanetan jarri beharko duzu aldaketa egin dezagun. Izan ere, kontrakorik esan ezean, autokontsumoko hornidura-kontratuetatik deskontatuko da Diru-zorroan metatutako saldoa, betiere konpentsatu gabeko soberakinak sortu badira.
9. Aukeratu nezake Diru-zorroan pilatutakotik zenbat erabili kontratu bakoitzean?
Ez, aukeratu zenezake zure izenean dauden kontratuetatik zeinetan erabili diru-zorroko saldoa, baina ez faktura bakoitzean zenbat deskontatu. Diru-zorroko saldoa deskontatuko dugu fakturak jaulki ahala, eta erabiltzen ez dena metatu egingo da hurrengo fakturetarako.
10. Zenbat aldaketa egin ditzake titularrak deskontua aplikatuko zaion kontratua aukeratzeko?
Urtean behin egin daitezke aldaketak deskontua zein kontratutan aplikatu aukeratzeko.
11. Noiz arte gordetzen da Diru-zorroan pilatutakoa?
5 urtera iraungitzen da Diru-zorroan metatutako saldoa, zenbateko hori metatu zen hilabetetik kontatzen hasita.
12. Erabaki liteke diru-zorroa autokontsumoko kontratuari ez aplikatzea, saldo guztia beste hornidura-kontratu batzuetara desbideratzeko?
Bai, egin liteke, betiere beste hornidura-kontratuak ere titular berarenak badira; hau da, IFZ bera badute.
OHARRA: Uneoro, Estatu eta Autonomia Erkidego bakoitzean indarrean dagoen araudiaren arabera aplikatuko da zerbitzu hau.